Aragoiko Pirinioak Itsastarrak-en jomuga
Asteburuko irteera antolatu dute Itsastarrak eta Herrerako Mendi Zaleak elkarteek elkarlanean ekainaren 2rako eta 3rako. Aurten, Aragoiko Pirinioak bisitatuko dituzte. Larunbatean, 06:15ean irtengo dira Trintxerpetik eta autobusez egingo dute Somport a...
Asteburuko irteera antolatu dute Itsastarrak eta Herrerako Mendi Zaleak elkarteek elkarlanean ekainaren 2rako eta 3rako. Aurten, Aragoiko Pirinioak bisitatuko dituzte. Larunbatean, 06:15ean irtengo dira Trintxerpetik eta autobusez egingo dute Somport arteko bidaia. Candachun GR11 hartu eta Sansanet, Estanes aintzira, eta Los Sarrios bailara zeharkatuta, Lizarako aterpetxera jaitsik dira gaua han ematera.
Igandean, Faraton mendi lepora igo eta handik Aguerri mediaren gailurraren igoko dira (2447 m). Handik Gabarditora jaitsiko dira, Secus eta Aguerriko aranak zeharkatuz.
Bai larunbaterako, bai iganderako ibilbide alternatiboak prestatu dituzte.
Informazio gehiago nahi duenak ondoko telefono zenbakietara dei daiteke: 943 39 07 26; 943 39 60 55 eta 943 39 60 29.
al collado de FORATON llegar al AGÚERRI y posteriormente a la CIMA NEGRA DEL AGÚERRI (2447 m.a.). Desde aquí el descenso por los barrancos de SECÚS y AGÚERRI hasta el Refugio de GABARDITO.

