Osasun Zentroa martxan jarri dute
Herenegun ireki zuten ofizialki Itsas Etxeko osasun zentro berria. Hala, Biteri kaleko behin-behineko anbulatorioa itxiko dute, eta azpiegitura berrira hurbildu behar dute herritarrek aurrerantzean. Osasun zentroaren azalera 1.328 metro koadrokoa da, eta beheko solairuan bezeroaren arreta zerbitzua, proba osagarrien aretoa eta sendaketa aretoak jarri dituzte. Irudian, Patxi Lopez lehendakaria, Rafael Bengoa Osasun sailburua eta Aitor Kerejeta alkatea ikus daitezke.