Gipuzkoako areto futboleko finala jokatuko dute Oiartzunek eta Horbelek
Bihar da partida, Errenteria-Oreretako Galtzarabordako kiroldegian, 19:30etik aurrera Gipuzkoako areto futboleko finala. Oiartzun-Horbel. Bihar, 19:30ean, Errenteria-Oreretako Galtzarabordako kiroldegian. Oiartzun, Gure Txokoa, Tellatuberri eta Horbel ...
Bihar da partida, Errenteria-Oreretako Galtzarabordako kiroldegian, 19:30etik aurrera
Gipuzkoako areto futboleko finala. Oiartzun-Horbel. Bihar, 19:30ean, Errenteria-Oreretako Galtzarabordako kiroldegian.
Oiartzun, Gure Txokoa, Tellatuberri eta Horbel taldeek jokatu dituzte Lehen Mailako azken faseko kanporaketak. Oiartzunek, 5-2 irabazi zion Tellatuberriri. Eta Horbelek, 4-5 Gure Txokoari. Hala, bi irabazleek jokatuko dute finala bihar.
Denboraldi ona egin dute oiartzuarrek, eta horren erakusle da denboraldia lider postuan bukatu izana. Jokatutako 26 partidetatik bat berdindu dute, eta bost galdu.

