
Carlos Ormazabal, EAJren garapen iraunkorreko diputatu ohiak hiri hondakinen kudeaketaren gainean hitz egingo du Pasaian. Hitzaldia hilaren 30ean da, asteazkena, Trintxerpeko alkateordetzan, 19:30ean. “Zaborren inguruan azkenaldi honetan sortu de...

Antzerki Asteak aurrera jarraitzen du, eta bihar eta etzi ere izango dira ekimenak. Bihar, gaztetxoentzako antzerki topaketa izango da: Sudurpunti taldearen Baserrian galdurik, eta Hortzakaren Eguzkilore, 11:00etan, udaletxeko areto nagusian. Ondoren,...

Mozioa aurkeztu dute Galepertarrak eta Usoa elkarteetako ehiztariek, eta eskutitza helarazi diote alkateari Donibaneko Usoa eta Antxoko Galepertarrak elkarteek Ulia mendian «egungo ehiza aukerekin jarraitzearen alde agertzea» eskatuko diote udalbatzarrari. Horretarako mozioa aurkeztu dute Pasaiako ehiztariek, eta hurrengo udalbatzarrean eztabaidatuko dela espero dute. Horrez gain, mozioa onartuko balitz, erabakia aldundiari eta inguruko udalerriei ahalik eta azkarren helarazteko eskatuko dute herriko ehiztariek. Iazko urrian, Eguzki talde ekologistaren eskariz, Bilduk Ulian ehiza debekatzea eskatzen zuen mozioa eraman zuen udalbatzarrera, eta baita aurrera atera ere, EBren babesarekin. PPk eta EAJk kontra bozkatu zuten, eta PSE-EEk ez zuen bozketan parte hartu, udalak zentzu horretan aurrez hartutako akordioa indarrean duela argudiatuta. Orduan hartutako erabakiak herriko ehiztarien haserrea piztu zuen, eta hainbat mobilizazio ere egin zituzten, udalak hartutako erabakiaren kontra. Alkatearengana Eskutitz bidez ere zuzendu dira Amaia Agirregabiria alkatearengana. Bere haserrea adierazten dute bertan ehiztariek, udala ez delako beraiekin bildu, eta Ulian ehiza debekatzeko erabakia «herriarekin zerikusirik ez duen elkarte baten eskariz» hartu izanagatik, herriko ehiztarien iritzirik jaso gabe. Ehiztarien mozioa eta alkateari zuzendu dioten eskutitza pasaia.hitza.info-n daude osorik.

ZNN, Zer-Nori-Nork. Izenburu hori dute Agustin Sarasolaren omenez gaur eta bihar Errenteria-Oreretan egingo diren jardunaldiek. Otsailean hil zen Sarasola, eta besteak beste, herriko kronista izan zen, Zintzilik Irratian batik bat. Bere lana goresteko ...

Maddi Azkue Lizarazu eta Unai Cuesta Arbelaitz dira aurtengo mendekosteetako alkate txikiak. Besteak beste, gaurko jaien hasierako protagonistak izango dira bi gazteak, udaletxeko balkoi nagusitik Zabarreren pregoia irakurriko dutelako, eta jaiak hasteko txupina piztuko dutelako. Hona, hitzez hitz, gaurko pregoian esango dutena: “Kaixo ongi etorri lezoko herrira zure zain izan gara itsasoa begira, enbatak utzi eta duzu festen desira, zatoz ba eta gozatu mendekosteak dira! Itsas pirata ausarta zaitugu zabarre, aurten ere baduzu kutxa bete urre, herrian banatuaz denok irribarre, batera egingo diogu Perutxori aurre!!”

Lezoko Jai Batzordeak lan handia egin du mendekosteak antolatzeko. Murrizketak izan dira aurrekontuan, baina hala ere herriko elkarte, talde eta eragileek murrizketa horien kontrako bidea zein den ikusi dute: inplikazio handiagoa. Hala, 21.000 eurora iristen ez den aurrekontuarekin gaurtik igandera ekitaldiz betetako egitaraua atondu dute Lezon. Udalak, jaien egitarauan, xehe-xehe jarri ditu gastu horiek guztiak, ekitaldi bakoitzaren kostua adieraziz. Honakoak dira, egunez egun: Ostirala, maiatzak 25 Zabarreren bila: 480 euro. Alkate txikien txupinazoa: 60 euro. Buruhandi eta erraldoiak: 435 euro. Erretiratuen abesbatzen emanaldia: 435 euro. Piraten afaria (sagardoa): 160 euro. Rock kontzertua: 900 euro. Larunbata, maiatzak 26 Diana: 230 euro. Haur jolasak (goizekoak): 885 euro. Buruhandi eta erraldoiak (goizekoak): 435 euro. Haur jolasak (arratsaldekoak): 885 euro. Trk txapelketa: 400 euro. Buruhandi eta erraldoiak (arratsaldekoak): 435 euro. XIV. Sagardo Eguna: 2.700 euro. Pilota eskolako finalak (sariak): 200 euro. Dantzaldia: 532 euro. Igandea, maiatzak 27 Diana: 230 euro. Korri, Xalto eta Brinkoren emanaldia: 500 euro. Topa txapelketa: 350 euro. Herri kirolak: 1.500 euro. Buruhandi eta erraldoiak: 435 euro. Sueltoko dantza txapelketa: 1.100 euro. Buruhandi eta erraldoien topaketa: 1.500 euro. Zezen suzkoa: 100 euro. Bestelako gastuak Berria eta Hitzako iragarkiak: 2.678,60 euro. Euskadi Irratiko iragarkiak: 339,84 euro. Onda Vasca-Herri Irratiko iragarkiak: 296,96 euro. [...]

Hamabost elkartek antolatu dituzte haurrentzako eta nerabeentzako jarduerak San Pedron Haurrekin eta nerabeekin lan egiten duten elkarteek euren ospatuko dute bihar San Pedron. Udalaren laguntzarekin, Pasaiako elkarteek urtero hartzen dute egun bat eur...

Bihar, 20:15etik aurrera, kontzertua emango dute Illunbe eta Ibaiertz abesbatzek Donibaneko parrokian. Besteak beste, herri kantak eta habanerak abestuko dituzte.

Trintxerpek Aretxabaleta hartuko du bihar etxean, 16:30etik aurrera. Denboraldiko azken partida izango da zuri-urdinentzat, baita maila berean jokatzen duen Pasaiarentzat ere. Zuri-gorriek, baina, Rotetan dute partida, 18:00etan.

Mendekosteetako egitarauaren barruan Ainhoa Zabalo Lezoko alkateak agurra egin du. Hona, hitzez hitz, alkateak esandakoak: “Zabarre pirataren itzulerarekin batera aurten ere hemen ditugu Mendekosteak. Urtero bezala lezoarron artean azken urtean b...