Herri arteko pala lehia jokatzen hasiko da Oiartzun, gaur, Andoainen
Oinatz Aizpuruk eta Edorta Garciak jokatuko dute paletan, eta pala motzean Martxel Lezo eta Orkatz Argotek Oiartzunek pala taldea osatu du, Gipuzkoako herri artekoan parte hartzeko. Aurten hamar herrik parte hartuko dute. Talde bakoitzak bi bikote aurk...
Oinatz Aizpuruk eta Edorta Garciak jokatuko dute paletan, eta pala motzean Martxel Lezo eta Orkatz Argotek
Oiartzunek pala taldea osatu du, Gipuzkoako herri artekoan parte hartzeko. Aurten hamar herrik parte hartuko dute. Talde bakoitzak bi bikote aurkeztu behar ditu, larruzko paletan eta pala motzean. Txapelketa kanporaketa sisteman jokatzen da, joan-etorrian eta lau partidatik gehien irabazten dituen herria pasatzen da aurrera.
Joaneko partidak gaur jokatuko dituzte oiartzuarrek, Andoainen. Paletaz, Oinatz Aizpuru eta Edorta Garcia ariko dira, eta pala motzean, Martxel Leoz eta Orkatz Argote.

