
Gaztañoko Jai Batzordeak antolatuta, eta jaien egitarauaren barruan, Gaztañoko I. Krosa egingo dute ekainaren 16an. 10:30ean hasiko da proba, eta ibilbidea 6,5 kilometrokoa izango da. Parte hartzaileek, Gaztaño inguruan bi itzuli egin beharko dituzt...

'Mikelekin Londresera' ekimena hasi dute udalak eta Odriozolak elkarlanean

Arraguako jaiak izan ziren joan den asteburuanm eta eguraldi txarra dela medio, ekimen batzuk bertan behera utzi beahr izan zituzten. Jai Batzordeko kideek nabarmendu dutenez, “haurrek pena handia hartu zuten”, horregatik, bertan behera utz...

Atzo jarri zuten zerbitzu berria abian eta hala, lau liburu elektroniko eta bi Tablet hartzeko aukera eskainiko dute liburutegian. “Beldur gehien duten erabiltzaileei eskaini nahi diegu teknologia berrien zerbitzu hau”, azaldu du Kotte Guev...

Meaka auzoan motorzale bat hil da gaur goizean, haren motorra errepidetik atera ondoren. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailetik adierazi dutenez, lekuan bertan zendu da.

Donibaneko Usoa eta Antxoko Galepertarrak elkarteek “egungo ehiza aukerekin jarraitzearen alde agertzea” eskatuko dio udalbatzarrari. Horrez gain, erabakia Foru Aldundiari eta inguruko udalerriei ahalik azkarren helarazteko eskatuko dute he...

Unai Basurkoren Pakea Bizkaia belaontzia Hondarribiko kirol kaian lehorreratu zen herenegun arratsaldean, eta gaur arte izango da herrian. Gaur goizean Hondarribiko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako laugarren mailako ikasleak belaontzia ikustera joango ...

Ama Guadalupekoa izan da Espainiako junior mailako judo txapelketako talde onena. Hamalau puntu lortu zituzten etxekoek guztira, eta Madrileko Brunete izan ziren bigarren, bi puntu gutxiagorekin, eta Extremadurako Estudio Motriz hirugarren, sei puntu g...

Amaia Gastaminzak, Hondarribia-Iruneko jokalariak, Espainiako selekzioarekin jokatuko du. Murtzian bilduko dira hilaren 28an, eta ekainaren 6an emango diote hasiera Nazioarteko Lituaniako txapelketari.

Ezker abertzaleak, EAk, Aralarrek eta Alternatibak egindako proposamen sozioekonomikoa aurkeztuko dute, etzi, 19:00etan, Reina aretoan: Irtenbidea badago. Krisi eraldaketa soziala eta burujabetza dira proposamen horren oinarri nagusiak, eta “kris...

Gaur inauguratuko dute Antxon, Kexaldiko emakumeek ikasturtean zehar landu dituzten eskulanen erakusketa. Inauguraziorako askaria antolatu dute, eta herritar guztiak gonbidatu dituzte.19:00etan zabalduko dute, eta 21:00ak bitartean izango da zabalik er...

Sailkapeneko hirugarren postuari eusten dio Pasaiak. Behobiari 1-0 irabazita, tinko heldu diote hirugarren tokiari zuri-gorriek. 62 puntu dituzte, laugarren postuan den Oiartzunek bezain beste. Anaitasuna igoko dela argitu da jada, eta, oraingoz Tolosa...

Partida oso ona egin zuten larunbatean zuri-urdinek, eta sailkapeneko bigarren tokian den Tolosari irabaztekotan izan ziren, baina ez zuten lortu. 3-2 galdu zuten. Hurrengo partida, Aretxabaletaren kontra dute, etxean.

Trintxerpeko Ziriza Etxean agerraldia egingo du gaur; herritarrek bertan egoteko aukera dute. Gipuzkoako Foru Aldundiak egitasmo nagusiak aurkeztuko dizkie herritarrei gaur, Ziriza Etxean, 19:00etan. Nahita aukeratu dute toki hori: «Pasaia biziberritz...

Zinpeko epaimahaiak atzo iluntzean eman zuen Clara Rangelen hilketaren inguruko epaia, eta Rangelen bikotekide izandakoa hilketaren erruduntzat jo du. Horrez gain, bikotekide ohiari Rangelen semea eta bere anaia erasotzea leporatzen zioten, eta bi kasu horietan homizidio saiakera delitu bat eta lesio delitu bat ere egotzi dizkio epaimahaiak. Horrenbestez, aho batez eskatu du indulturik ez emateko. Orain epaileak erabaki beharko du zigortuak zer-nolako kondena izango duen, zinpeko epaimahaiaren ebazpenean oinarrituta. Fiskalak 28 urte eta sei hilabeteko zigor eskaria egin zuen hiltzailearentzat; akusazio partikularrek 35 urteko kartzela zigorra, eta defentsak 15 urtekoa. Horrez gain, akusatuak barkamena eskatu izana kontuan hartzeko eskatu du.

Aireportua handitzeko proiektua alde batera utzi dute, baina egungo zerbitzuek berdin jarraituko dute. Espainiako Sustapen Ministerioak dekretua prestatuko du, Espainiako eta Euskal Herriko hainbat aireportutan «salbuespen» egoera adierazteko, horien artean, Hondarribikoarena. Hala, segurtasun guneak jartzeko beharrezkoa omen zen aireportua handitzea: alde batera utziko dute egitasmo hori. Segurtasun espazio horiek OACIk (nazioarteko hegaldi erakundea da) legez onartuta dauzka, eta larrialdi egoeretarako erabiltzen dira. Hala ere, OACIk, egoera geografiko edo urbanoak direla eta handitzeko zailtasunak dituzten azpiegituretan salbuespen egoerak egon daitezkeela jakinarazi du. Londreseko eta Belfasteko aireportuetan, adibidez, antzeko neurria hartu dute. Udala, pozik erabakiarekin Aitor Kerejeta Hondarribiko alkatea pozik dago albistearekin: «Duela hamabi urtetik Udalak azaldu duen jarrera berretsi egiten du erabakiak. Gainera, pozik gaude Mendeluko bizilagun, enpresari eta langileengatik, denbora gehiegi eman baitute egoera gogorra jasaten. Hala, Aireportuak bere jarduerarekin jarraituko du, eta Mendeluko eta Hondarribiko etorkizun hurbila argitu egin da».