Pasaiak 1-0 irabazi dio Behobiari
Sailkapeneko hirugarren postuari eusten dio Pasaiak. Behobiari 1-0 irabazita, tinko heldu diote hirugarren tokiari zuri-gorriek. 62 puntu dituzte, laugarren postuan den Oiartzunek bezain beste. Anaitasuna igoko dela argitu da jada, eta, oraingoz Tolosa...
Sailkapeneko hirugarren postuari eusten dio Pasaiak. Behobiari 1-0 irabazita, tinko heldu diote hirugarren tokiari zuri-gorriek. 62 puntu dituzte, laugarren postuan den Oiartzunek bezain beste. Anaitasuna igoko dela argitu da jada, eta, oraingoz Tolosa da bigarrena, 64 punturekin. Hurrengo partida, Rotetaren kontra du Pasaiak. Azken postuan dira donostiarrak.

