‘Irtenbidea badago’ proposamena aurkeztuko dute etzi
Ezker abertzaleak, EAk, Aralarrek eta Alternatibak egindako proposamen sozioekonomikoa aurkeztuko dute, etzi, 19:00etan, Reina aretoan: Irtenbidea badago. Krisi eraldaketa soziala eta burujabetza dira proposamen horren oinarri nagusiak, eta “kris...
Ezker abertzaleak, EAk, Aralarrek eta Alternatibak egindako proposamen sozioekonomikoa aurkeztuko dute, etzi, 19:00etan, Reina aretoan: Irtenbidea badago. Krisi eraldaketa soziala eta burujabetza dira proposamen horren oinarri nagusiak, eta “krisi ekonomiko nahiz sozialetik eta baloreen krisi larritik irtetera” zuzenduta daude.
Lau indarren arabera, bada irtenbidea krisi egoeratik irteteko, “baina irtenbide hori ez da etorriko ezartzen ari diren austeritate neurriekin, edo urteetan, borroka sozialaren bitartez, lortu diren eskubide sozial eta laboralen murrizketen bitartez”. Horrenbestez, “administrazio ezberdinek ezarri dituzten politika sozial eta ekonomikoen alternatiba izango den proposamena” landu dutela jakinarazi dute.
Ildo horretatik, burujabetza dela iritzi diote “egoera hori gainditu eta etorkizunera begira egongo den gizartea eraikitzeko tresna”.

