Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

‘Mikelekin Londresera’ ekimena martxan jarri dute udalak eta Odriozolak elkarlanean

'Mikelekin Londresera' ekimena hasi dute udalak eta Odriozolak elkarlanean

admin
Bidasoa
2012/05/22
Mikel Odriozola goi mailako atleta

Mikel Odriozola goi mailako atleta

‘Mikelekin Londresera’ ekimena abiatu dute Errenteriako Udalak eta Mikel Odriozola atleta olinpikoak elkarlanean. Odriozolak Londreseko Olinpiar Jokoetan hartuko du parte  50 kilometroko ibilketa proban abuztuaren 11n eta horren harira antolatu duten ekimenak, kirola sustatzea, eta Olinpiar Jokoak herritarrengana eta bereziki haurrengana hurbiltzea du xede. Beste helburu bat ere badu, ordea, errenteriarren babesa Mikel Odriozolari helaraztea mundu txapelketaren aurretik, eta baita egunean bertan ere.

Odriozolak , Jose Manuel Ferradas kirol zinegotziaketa Jesus Mari Erzibengoa Kirol teknikariak azaldu dituzte ekimenaren nondik norakoak gaur goizean, Beraungo futbol zelaian egindako agerraldian. Ferradasek azaldu duenez, aste honetan zehar hitzaldiak ematen ari da  Odriozola herriko ikastetxeetan, “gazteenek lehenengo eskutik jakin dezaten Olinpiar Jokoetan parte hartzeak zer suposatzen duen. Erzibengoak, hartzaileak ikastetxeetako 11 eta 12 urte arteko gazteak direla zehaztu du, eta Odriozolak egindako lehen hitzaldietako balorazio “oso positiboa” egin du: “Futbolaz gain beste kirolak ere badirela erakutsi nahi diet gazteei, eta lanarekin dena lortzea dagoela transmititu bestetik. Gazteek ni ikusi eta zuzenean galdetzeko aukera izatea interesgarria izateaz gain, berritzailea dela iruditzen zait”. Horren harira, ikastolan kirolean hasi zen garaiak ekarri ditu gogora Odriozolak, eta Olinpiar Jokoetara “lan eta sufrimendu handiarekin” heldu dela nabarmendu du.

Odriozolari galderak egiteko aukera
Dagoeneko Gurutzearen Alabak ikastetxean, eta Langaitz eta Orereta Ikastoletan izan da Errenteraiko atleta olinpikoa. Hurrengo hitzoorduak berriz, Koldo Mitxelena eta Tellerio Aldeko  ikasleekin izango ditu aste honetan bertan. Ekimenaren barruan antolatutako egitaraua ordea, ez da horretara mugatzen. Izan ere, Herria Bizia webgunearen barruan “Mikelekin Londresera” esteka aukeratuta, goi mailako kirolariaren egunerokoa jarraitzerik izango dute herritarrek: entrenamenduak, probak, sailkapenak, zailtasunak eta baita bere gogoetak ere. Era berean, Odriozolari berari galdetzeko aukera izango dute bertan, eta kirolariak astean behin erantzungo ditu egindako galderak.

Pantaila erraldoia Kabian
Abuztuaren 11n Londresen egingo den 50 km ibilketa probako munduko txapelketa zuzenean jarraitu eta Odriozola animatzeko pantaila erraldoia jarriko dutela Kabian gaineratu du Ferradasek: “Lasterketa ikusteaz gain, horren gaineko hainbat ekintza antolatuko ditugu egun osoan zehar bertan”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiak La Cumbre udalaren eskuetara aldatzeko eskaera egin dio berriro Espainiako Estatuari

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan «jarrera argia» hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Berriak, Gipuzkoa, Nafarroa

Aiara Garaialde eta Adrian Losarcos izan dira Euskal Herriko txapeldun mendi duatloian

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa, Kultura, Gipuzkoa

Andoni Egañak jantziko dio txapela Euskal Herriko bertsolari txapeldunari

Euskal Herria, Gipuzkoa

21 urteko gizonezko bat hil da Azkarate gainean, Elgoibarren, bi autoren arteko istripu batean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.