Pasaia aukeratu du aldundiak dituen egitasmoen berri emateko
Trintxerpeko Ziriza Etxean agerraldia egingo du gaur; herritarrek bertan egoteko aukera dute. Gipuzkoako Foru Aldundiak egitasmo nagusiak aurkeztuko dizkie herritarrei gaur, Ziriza Etxean, 19:00etan. Nahita aukeratu dute toki hori: «Pasaia biziberritz...
Trintxerpeko Ziriza Etxean agerraldia egingo du gaur; herritarrek bertan egoteko aukera dute.
Gipuzkoako Foru Aldundiak egitasmo nagusiak aurkeztuko dizkie herritarrei gaur, Ziriza Etxean, 19:00etan. Nahita aukeratu dute toki hori: «Pasaia biziberritzea Gipuzkoaren erronka nagusienetako bat da, eta Gipuzkoak izan beharreko aldaketa Pasaiak ere sumatu behar du».
Edonork parte har dezake, baina aurrez jakinarazi behar da, lekua mugatua delako. Horretarako, bi telefono zenbaki jarri dituzte herritarren eskura: 943 11 23 35 edo 943 11 23 42. Baita helbide elektroniko bat ere: diputatunagusia@gipuzkoa.net.

