
Hondarribian dauden tamarindo eta evonymus espezieetako zuhaitzei tratamendu ekologikoa egiten ari zatzaizkie egunotan Kilker enpresako langileak. Erabiltzen ari diren produktuak %100ean naturalak dira: Neem olioa, izen berdineko zuhaitzetik ateratakoa, eta Quassia Amara izeneko produktua. Biak erabat biologikoak izanik, ez dute inongo kutsadurarik eragiten: ez dute ez ingurumenean eta ez pertsonengan inolako eraginik sortzen eta zuhaitzen zorriak hiltzeko erabiltzen dira izurritea iritsi aurretik, horrela zuhaitzen egoera hobetu eta bizirautea luzatzeko. Tratamendua Ramon Iribarren kalean dauden zuhaitzekin egingo dute, eta handik Foru kalera, Bidasoa ibilbidera eta Molla ibilbidera luzatuko dute lana. Hondarribian denera 3.634 zuhaitz daude, horietatik 1.432 Puntalean eta Portu inguruan, 1.719 hondartza, Akartegi eta Zimizargan, 445 Mendelu, Amute eta Arkollan eta beste 38 bariante edo saihesbidean.

24 urteko mutil bat atxilotu zuen Ertzaintzak herenegun, Frantzian ustez lapurtutako atoia zeramalako autoarekin. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, atoia duela hilabete batzuk Frantzian lapurtu zuten, eta gaztea atzeman zutenean, atoiak manipulatut...

Hilabetero euskaraz egindako (edo euskarazko azpitituluekin) dokumental bat ikusteko aukera egongo da Lezon. Lehenengoa gaur arratsaldean izango da. Haizea eta sustraiak dokumentala ikusteko aukera izango da gaur, 18:30etik aurrera, Kultura Aretoan. Francoren diktadurako azken fusilamenduei buruz hitz egiten dute. Jon Paredes Manot Txiki fusilatutakoaren bizitzari buruz hitz egiten dute, batez ere. Udala eta Oroitzene, eskutik Mikel Arruti Kultura zinegotziak azaldu duenez, Argiaren dokumentalek bi urte daramatzate aldizkariaren webgunean online ikusteko aukera ematen. “Hala ere, beste zabalkunde bat behar dutela erabaki zuten Argiako arduradunek, eta horrela, Euskal Herriko herrietara zabaltzeko asmoa zuten”, gaineratu du Arrutik. Proiektua hastean, dokumental horiek ETBn emititu ez zituztela zehaztu zuen zinegotziak. Lezoren kasuan, udalak erabaki zuen dokumentalak herrian emititzea, baina Oroitzene AEK-ko euskaltegiaren laguntza jaso dute, “euskalgintzan zabalkunde gehiago izan dezan”. Euskaraz ulertu eta irakurtzen dituzten guztiak gonbidatu dituzte emanaldietara. Egitaraua apirilak 16 Haizea eta sustraiak. maiatzak 13 Sagarren denbora. ekainak 15 Anuken egia. uztailak 13 Por/Beldurra. abuztua Botilen hilerria. irailak 13 Harrizulatzaileak, galdutako nortasun bila. urriak 19 Companys eta Agirre azken esbesterantz.

Hilaren 20an (asteartea) eta 21ean (asteazkena) ate irekiak izango dituzte Oiartzo Batxilergo Ikastolan. Deialdia irekia da, eta nahi duen orok ezagutu ahal izango ditu instalazioak.

Gazte Mailako Allerru pilota taldeko bigarren taldeak Hirugarren Mailako finalera sailkatzeko txartela lortu zuen pasa den asteburuan, Urnietari irabazita (22-11). Asteburu honetan Lazkaoko bikotearen kontra jokatuko dute partida. Kadete Mailako bikote...

ELA sindikatuak salatu du hiriko garbiketa zerbitzuko langileak hilaren 29rako deituta dagoen grabara deitzen duten pankartak kentzen ari direla. “Jarritako pankartek minutu gutxi batzuk besterik ez dute irauten”, esan dute. ELAtik argitu d...

Gaur arratsaldean amaituko da Belaskoenea eskolan antolatu duten 4. Kulturartekotasunaren Astea. Asteartetik hainbat ekintza antolatu dituzte Mundu txikia da eskola; mundua, berriz, eskola handia da lelopean. Gaurko, egun osoko egitaraua dute. Goizez ...

Asteartean onartu zuten San Juan plazan hotela eraikitzeko pliegoa. Aho batez onartu zuten, baina eztabaida luzearen ondorioz. Izan ere, EAJren udal taldeak emendakin bat aurkeztu zuen, pliegoan izaera sozialeko klausula bat gehitzeko eskatuz, “l...

Antxoko Kamio tabernak bakarrizketa umoretsuak antolatu ditu. Lehen saioa hilaren 21erako antolatu dute, “El Peli” ezagunarekin. La verdadera chistoria del mundo ikuskizuna aurkeztuko du aktore ezagunak, 20:30etik aurrera. Bigarren saioa,...

Usozen eraikitzea zen asmoa, baina proiektua Auditz Akular egitasmoaren menpe dagoenez, eta horrek ekar dezakeen atzerapena saihesteko asmoz, kokapen berria aztertu du gobernu taldeak. Bizilagunen galderei erantzunez, asteazkeneko batzar informatiboan azaldu zutenez, Beissier lantegia izandakoan eraikiko lukete pilotaleku estali berria. Leku aldaketa honek pilotalekuaren tamaina handiagoa izatea bermatuko duela esan zuten. Batzarrean azaldu zutenez, gainontzeko talde politikoei aukera horren berri eman diete jada, eta datorren asteko hirigintza batzordean eztabaidatu eta diktaminatuko dute, ondoren plenora eramateko. Udalbatzarrak onartuko balu, lehentasunezko proiektua litzateke, pilotaleku berria eraikitzeko egitasmoa udalak aldundiarekin duen hitzarmenean jasota dagoelako, eta lanak aurten hasi behar dituztelako.

Tximeleta elkartekoak oso pozik daude, elkarteko gimnastek emaitzak onak lortu dituztelako Udaberriko Torneoan. Pasa den igandean jokatu zuten Elorsoro kiroldegian, eta Oiartzungo Tximeletako kideek bigarren postua eskuratu zuten kadeteetan.

Baztaneko Biraren barruan Elizondo-Arizkun irteera prestatu du Irungo Mendizaleak taldeak. Burga mendia igoko dute (874 metro). Informazio gehiago 943 63 14 84 telefono zenbakian, edo irungomendizaleak.com webgunean.

KZgunean hiru ikastaro antolatu dituzte datorren asterako, hirurak euskaraz. Sare sozialak izeneko ikatsaroa egunero emango dute (27 arte), 18:00etatik 20:00etara. Gmail ikastaroa astelehenean izango da, 16:00etatik 18:00etara. Eta Audacity oinarrizkoa...

Atzo, Carmen Lapitz Sagarzazu hondarribiarrak 100 urte bete zituen. Hori dela eta, Lupe Olascoagak, Hiritarren Arretako zinegotziak, bisita egin zion San Gabriel Egoitzan, lore sorta bat emateko.

Errenteriako Merkataritza Dinamizazioko Bulegoak eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak merkataritza saltokiak modernizatzeko laguntzak eta AFI laguntzak eskatzeko deialdia egin du. Laguntza horiek, hain zuzen, ...

Martxoaren 19-23 bitarterako, Elizalde Institutuak eta bertako Ttirikittauki Euskara Batzordeak, Udaberrian Euskaraz kultur-ekimena sortu eta antolatu dute. Aste osoan zehar, ikasle guztiek euskal hieroglifiko eta igarkizunen txapelketan parte ahal iza...

Allerru saskibaloi taldeak bihar arratsaldean jokatuko du 22. jardunaldiari dagokion partida. Bosteko izango da arerioa. Norgehiagoka 20:00etan hasiko da, Donostiako Anoeta auzoko Paco Yoldi kiroldegian. Allerru-Jaizkibelek Bekoerrotan jokatuko du etzi...

Altzibarko Olalde eremuan egingo dituzten babes ofizialeko etxebizitzak gaur arratsaldean zozkatuko dituzte. Zozketa 17:00etan izango da, udaletxeko areto nagusian, eta nahi duen guztiak bertara joan ahal izango du, publikoa izango baita. 90 dira banat...

Erregional Preferenteko Allerruk Tolosa B hirugarren sailkatua jasoko du bihar Plazetan, 16:00etatik aurrera. Partida bukatzean, bigarren taldeak hasiko du partida, Donostiako Vasconia taldearen kontra. Eurak ere hirugarren dira sailkapenean, Igoera Fa...