
Ezintasunak dituzten pertsonak lan mundura bideratzeko asmoz, Gureak taldeak eta Caser Residencialek urte hasieran sinatu zuten elkarlan hitzarmena aurkeztu zuten atzo goizean, Hondarribiko Betharram egoitza berrian. Lankidetza hitzarmenari esker, ezintasuna duten pertsonek Caser Residencialek Gipuzkoan kudeatzen dituen bi zentroetan, hau da, Hondarribian eta Irunen, lan egiteko aukera izango dute. Horretarako beharrezkoa duten prestakuntza eskainiko zaie, ikuztegi nahiz garbiketa lanetan, eta gerontologia jardueretan. Lankidetza hitzarmena Laura Rodriguez Caser Betharram egoitzako zuzendaria, Nerea Tizon Caser Anaka egoitzako zuzendaria eta Ainhoa Askasibar Gureak taldeko giza baliabideen zuzendaria izan ziren atzo goizeko hitzarmenaren aurkezpenean, Hondarribiko Betharram egoitza berrian. Gureak taldeak eta Caser Residencialek oso positibotzat jo dute akordioa, eta urte hasieratik aurrera daramaten elkarlanaren filosofia eta metodologia nabarmendu dituzte. «Aholkularitza integrala eskaintzen diogu enpresa kontratatzaileari, eta ezintasuna duen langileari bere enpresan lanean hasteko prozesu horretan hasieratik amaierara arte laguntzen diogu», azaldu zuen atzo, Gureak taldeko zuzendariak. «Gureak-ek eskaini digun esperientzia eta gure eskura jarri dituen zerbitzuak ezinbestekoak izan dira akordioa abiatzeko. Gureak-en esku utzi dugu gure etorkizuneko langileen prestakuntza», esan zuten zentroetako zuzendariek.

Ibizan jokatuko du Hondarribia-Irunek Emakumeen Ligako 25. jardunaldiko partida. Sailkapenean azkena den taldea irabazteko helburuz kantxaratuko dira berdeak. Partida, bihar, arratsaldeko zazpietan izango da.

Bihar arratsaldeko lauretan jokatuko du Hondarribiko Erregional Ohorezko Mailako futbol taldeak 26. jardunaldiko partida, Behobiaren aurka. Hamahirugarren dira sailkapenean berdeak.

Hil hala bizikoa da egoera arrosentzat. Burua altxa ezinik, denboraldi amaiera bitartean geratzen zaizkien partidetan dena eman beharko dute biziraun behar badute. Horregatik dei berezia zabaldu dute taldearen zuzendaritzatik, zaleak kiroldegira hurbil...

Mozioa erregistratu du PSE-EEk, atez atekoa, «deserosoa» izateaz gain, «garestiagoa» delakoan. EAJk egin antzera Pasaiko PSE-EEk ere, atez atekoaren kontrako mozioa erregistratu du udaletxean. Pasaian «inposatu» nahi duten sistemaren kontra agert...

Kale ekintza berezia izango da biharkoa: sei eta 12 urte arteko haurrentzako eta euren gurasoentzako. Ergoiengo Auzokalte elkartean bilduko dira denak 16:30ean, eta «ideiak kozinatuko» dituzte: euren ideiak, gogoak, asmoak, nahiak… ezagutu nahi dit...

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi du Ertzaintza 13 urteko neska baten ustezko bahiketa ahalegina ikertzen ari dela Irunen. Ustezko bahiketa saiakera martxoaren 6an izan zen. Iturri beren arabera, salaketa bat jarri dute bahiketa saioa s...

Lezo Zero Zabor taldeak “herri agerraldia” egingo du etzi eguerdian Gurutze Santuaren plazan. Taldeak jakinarazi duenez, atez ateko hondakinen bilketa sistemari buruzko informazioa banatuko diete herritarrei. Duela gutxi eratu den taldearen...

Klarinete laukote baten kontzertua entzuteko aukera izango da, bihar, 19.00etatik aurrera, Errenteria Hiria Kulturguneko entsegu gelan: Urval Ensemble. Zumaiako klarinete maratoian sortu zen taldea, eta hezkuntza egitasmo bat bezala. Bertan jotzen dute...

Irungo Udalbatzak San Juan plazan lau izarretako hotel bat eraikitzeko lehen harria jarri du. Izan ere, Colon pasealekua eta Foru eta Leon Iruretagoiena kaleen artean dagoen 1.500 metro koadroko lurzorua jarduera horretarako bideratzeko baldintzen pliegoa onartu zuten aho batez asteartean egindako osoko bilkuran. Miguel Angel Paez Ogasun, Sustapen Ekonomiko eta Plan Estrategikoko ordezkariaren esanetan, hotel-kateentzat aukera ona da, ez delako erraza hiri batek “honelako lurzoru bat eskaintzea, hiri erdigunean, eta gune komertzialaren ondo-ondoan”. Hotela, gutxienez, lau izarretakoa izango litzateke, eta hori hirian dauden hiru izarretako beste establezimenduen konpetentzia ez izateko “nahitaezko” baldintza izan dela argitu du Paezek. Alderdi guztiek bat egin dute asmo hutsaz harago doan egitasmoarekin. Izan ere, badira hilabete batzuk udal gobernuak arloko enpresekin bilerak hasi zituela, eta egin diren bilera horietan jasotako informazioak bi gauzetarako balio izan du: batetik, baldintza pliegoa bera osatzeko, eta, beste aldetik, San Juan plazako hotela kudeatzeko interesatu bat baino gehiago dagoela jakiteko. Zortzi solairu guztira Asteazkeneko plenoan onartutako pliegoan adierazten denez, udalak lurraren jabetza mantenduko luke, eta gehienez, 60 urte arteko emakida bat izango litzateke. Guztira, “9.800 metro koadroko azalera erabilgarria” izango lituzkeela argitu du diru kontuen arduradunak, “behekoa eta lau solairu azal gainean, eta beste hiru solairu lur azpian”. Bederatzi eta [...]

Apirilaren 15etik 20ra bitartean egingo dute txangoa. Interesdunek 943 39 4 6 66 telefono zenbakira deituta lor dezakete informazio gehiago. Izen-ematea telefonoz edota erretiratuen egoitzan bertan egin daiteke.

Jesus Varela DJ ezaguna izango da gaur gauean Pagoa dantzalekuan. Kabinan ondoan izango ditu Iban Baeza eta DJ Apa, 00:30etik aurrera. Horrez gain, gero, Friday’setako —ostiraleroko jaietako— Thomas Totton eta Lolitta DJen txanda izango da. Sarre...

Erregional ohorezko Mailako taldeek denboraldiko 26. jardunaldia jokatuko dute asteburuak. Pasaiako bi talde nagusiek, Pasaiak eta Trintxerpek, bihar dituzte partidak. Trintxerpek jokatzen du etxean, Rotetaren kontra, 16:30etik aurrera Don Boscon. Pasa...

Santiagotarrak Arraun Elkarteko pista arloko piraguistak Sevillara (Andaluzia, Espainia) joan dira Espainiako Txapelketan parte hartzeko. Guztira Irungo 11 palista hautatu dituzte Sevillarako, eta dominaren batekin itzultzeko helburuarekin joan dira. B...

Oñateko Ganbara Abesbatzak emango du lehen kontzertua, gaur, San Fermin parrokian, 20:30ean. Gaur hasi eta hilaren 25era arte Antxoko Musika Asteaz gozatzeko aukera izango dute musikazale pasaitarrak. Pasaia Musika Bandak antolatuta, datozen bi astebu...

Oarsoaldeko 24 elkartek hartuko dute parte Euskaldarrak Elkarteak 27. aldiz antolatu duen gastronomia erakusketan. Horietatik hamasei elkarte Errenteria-Oreretakoak dira; lau, Pasaiakoak; bi, Oiartzungoak; eta beste bi, Lezokoak. Datorren astelehenean hasiko da erakustaldia, eta bi astez platerik goxoena prestatzeko lanean gogor ariko dira parte hartzaileak, Mikelazulo garaikurra eskuratu nahian. Irabazlea zein den, berriz, hilaren 31n (larunbata) ezagutaraziko du “sukaldari ezagunek” osatutako epaimahaiak, gastronomia erakustaldia amaitzeko antolatu duten afarian. Irizpideak mantendu Araudian aldaketarik ez dela izango azaldu du erakusketako arduradun Manu Otegik, baina bai parte hartze egunetan: “Hilaren 29ko greba orokorrarekin bat egingo dugu, eta egun horretan ez da erakusketarik izango”. Platerik onena aukeratzeko garaian, “orain arteko irizpide berberak” mantenduko dituztela azaldu du, bestalde, Bixente Saez epaimahaiko zuzendariak. Saezek urte hauetan guztietan elkarteek prestatu dituzten plateren “kalitatea” eta “maila ona” nabarmendu ditu, eta epaimahaiko kideak «maila berean erantzuten» saiatuko direla jakinarazi du. Sariak, orain arte bezala, sei izango dira. Platerik onenak Mikelazulo Saria eskuratuko du, eta hurrengo hirurek, berriz, Errenteriako Udalak, Rosarito fruta dendak eta Maria Antonia Zapirain Zeramikak emandako garaikurrak irabaziko dituzte, hurrenez hurren. Gainontzeko beste bi sariak, berriz, Erreka Plastek eta De Cyne Reyna tabernak emandakoak, kalitate eta prezioaren araberako plater onenak eta plater esanguratsuenak irabaziko dituzte. Euskaldarrak elkarteak eskerrak [...]

Iazko otsailaren 18an estreinatu zuten Kukai, Oreka TX eta Amaren Alabak taldeek Hostoak ikuskizuna, eta urtebete beranduago Errenteria-Oreretan emango dute. Urteurrena ospatzeko tokirik onena izango da duela urte bat “hazia” jarri zuten herri berean eskaintzea. Hori etzidamu izango da, 18:00etatik aurrera, Galtzarabordako kiroldegian. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, ikuskizunak “azpiegitura lan handia eta baliabide tekniko bereziak” eskatzen ditu, eta horregatik antzoki handienetan izan ezik, gainontzeko herrietako agertokietara egokitu egin behar izan dute. Hala ere, Galtzarabordako kiroldegiak lana osorik emateko aukera eskaintzen duela azaldu dute. Jon Maia Kukaiko kidearen iritziz, ikuskizuna herrira ekartzea bi arrazoirengatik da garrantzitsua. Batetik, Euskal Herriko antzoki garrantzitsuenetan egon den ikuskizuna delako, eta harrera onarekin, gainera; eta bestetik, “elkarlan handi eta estu baten emaitza” izan delako. Kukai, Errenteriako Udala eta Landare elkartea ibili dira horren atzean. Ibilbide arrakastatsua Oreka TXko Arkaitz Martinezek gogoan du, duela urtebete lana aurkeztu zutenean, “energia berezi bat ikusi eta sentitu” zutela, baina ez zutela imajinatzen orain arte izandako ibilbidea. Izan ere, Euskal Herriko antzoki garrantzitsuenak bete dituzte, eta hainbat eta hainbat tokitan agortu dituzte sarrerak. Errenteria-Oreretan ere hori egitea nahi dute, eta dagoeneko herrian giroa dagoelakoan dago Maia. Hori ere sarreren salmentetan nabaritzen ari da, “ondo” doala adierazi baitu. Hala ere, oraindik tokia dago, [...]

Ostiralero bezala, presoen aldeko kartelada egingo dute bihar arratsaldean, 20:00etatik aurrera, Gurutze Santuaren plazatik hasita. Biharkoa, baina, berezia izango dela esan dute antolatzaileek. Horrela, Joxe Mari Gurrutxaga Gurru gogoraraziko dute gau...

Urteko lehen administrazio kontseilua egun dute Portuan gaur goizean, eta han eman ditu datuak ezagutzera Lucio Hernandok. Esan duenez, trafikoei dagokionez iaz Portuak azken hamarkadetako emaitzarik txarrenak izan zituen arren, datuak onak izan dira P...