Zuhaitzen tratamendu biologikoa egiten ari dira
Hondarribian dauden tamarindo eta evonymus espezieetako zuhaitzei tratamendu ekologikoa egiten ari zatzaizkie egunotan Kilker enpresako langileak. Erabiltzen ari diren produktuak %100ean naturalak dira: Neem olioa, izen berdineko zuhaitzetik ateratakoa, eta Quassia Amara izeneko produktua. Biak erabat biologikoak izanik, ez dute inongo kutsadurarik eragiten: ez dute ez ingurumenean eta ez pertsonengan inolako eraginik sortzen eta zuhaitzen zorriak hiltzeko erabiltzen dira izurritea iritsi aurretik, horrela zuhaitzen egoera hobetu eta bizirautea luzatzeko. Tratamendua Ramon Iribarren kalean dauden zuhaitzekin egingo dute, eta handik Foru kalera, Bidasoa ibilbidera eta Molla ibilbidera luzatuko dute lana. Hondarribian denera 3.634 zuhaitz daude, horietatik 1.432 Puntalean eta Portu inguruan, 1.719 hondartza, Akartegi eta Zimizargan, 445 Mendelu, Amute eta Arkollan eta beste 38 bariante edo saihesbidean.
Hondarribian dauden tamarindo eta evonymus espezieetako zuhaitzei tratamendu ekologikoa egiten ari zatzaizkie egunotan Kilker enpresako langileak.
Erabiltzen ari diren produktuak %100ean naturalak dira: Neem olioa, izen berdineko zuhaitzetik ateratakoa, eta Quassia Amara izeneko produktua. Biak erabat biologikoak izanik, ez dute inongo kutsadurarik eragiten: ez dute ez ingurumenean eta ez pertsonengan inolako eraginik sortzen eta zuhaitzen zorriak hiltzeko erabiltzen dira izurritea iritsi aurretik, horrela zuhaitzen egoera hobetu eta bizirautea luzatzeko.
Tratamendua Ramon Iribarren kalean dauden zuhaitzekin egingo dute, eta handik Foru kalera, Bidasoa ibilbidera eta Molla ibilbidera luzatuko dute lana.
Hondarribian denera 3.634 zuhaitz daude, horietatik 1.432 Puntalean eta Portu inguruan, 1.719 hondartza, Akartegi eta Zimizargan, 445 Mendelu, Amute eta Arkollan eta beste 38 bariante edo saihesbidean.


