Allerru 2ko pilotariak, 3. Mailako finalera
Gazte Mailako Allerru pilota taldeko bigarren taldeak Hirugarren Mailako finalera sailkatzeko txartela lortu zuen pasa den asteburuan, Urnietari irabazita (22-11). Asteburu honetan Lazkaoko bikotearen kontra jokatuko dute partida. Kadete Mailako bikote...
Gazte Mailako Allerru pilota taldeko bigarren taldeak Hirugarren Mailako finalera sailkatzeko txartela lortu zuen pasa den asteburuan, Urnietari irabazita (22-11). Asteburu honetan Lazkaoko bikotearen kontra jokatuko dute partida. Kadete Mailako bikoteak Urretxukoari irabazi zion, 22-11, eta Usurbilen jokatuko dute gaur arratsaldean. Bestalde, Gazte Mailako Allerru 1ek atsedena izango du asteburu honetan. Pasa den jardunaldian lazkaotarren kontra galdu zuten,
22-14.

