Hondakinen kudeaketari buruzko hitzaldia, Trintxerpen
Pasaiako Ezker Anitza-EBk hondakinen kudeaketari buruzko hitzaldia antolatu du hilaren 20rako (asteartea), 19:00etan, Trintxerpeko alkateordetzan. Gipuzkoako errauste plantaren kontrako plataformako bi kidek emango dituzte azalpenak, Mikel Izagirrek eta Kepa Olaizek. Honako izenburua jarri diote solasaldiari: Berrerabili, birziklatu eta murriztu, edo erraustu?
Pasaiako Ezker Anitza-EBko kide Xabier Pomboren arabera, “atez atekoaren gainean sortzen ari den kalapita ikusita, beharrezkoa da gaiaren gaineko eztabaida sosegatua egitea, herritarrek hondakinen bilketa horren gaineko eta beste sistemen gaineko informazioa izan dezaten”.
Pombok hitzaldira agertzeko eta zalantzak jakinarazteko eskatu die pasaitarrei.