Pilotakelu berria Beissier izandakoaren orubean eraikitzea proposatuko du gobernu taldeak
Usozen eraikitzea zen asmoa, baina proiektua Auditz Akular egitasmoaren menpe dagoenez, eta horrek ekar dezakeen atzerapena saihesteko asmoz, kokapen berria aztertu du gobernu taldeak. Bizilagunen galderei erantzunez, asteazkeneko batzar informatiboan azaldu zutenez, Beissier lantegia izandakoan eraikiko lukete pilotaleku estali berria. Leku aldaketa honek pilotalekuaren tamaina handiagoa izatea bermatuko duela esan zuten. Batzarrean azaldu zutenez, gainontzeko talde politikoei aukera horren berri eman diete jada, eta datorren asteko hirigintza batzordean eztabaidatu eta diktaminatuko dute, ondoren plenora eramateko. Udalbatzarrak onartuko balu, lehentasunezko proiektua litzateke, pilotaleku berria eraikitzeko egitasmoa udalak aldundiarekin duen hitzarmenean jasota dagoelako, eta lanak aurten hasi behar dituztelako.
Usozen eraikitzea zen asmoa, baina proiektua Auditz Akular egitasmoaren menpe dagoenez, eta horrek ekar dezakeen atzerapena saihesteko asmoz, kokapen berria aztertu du gobernu taldeak. Bizilagunen galderei erantzunez, asteazkeneko batzar informatiboan azaldu zutenez, Beissier lantegia izandakoan eraikiko lukete pilotaleku estali berria. Leku aldaketa honek pilotalekuaren tamaina handiagoa izatea bermatuko duela esan zuten.
Batzarrean azaldu zutenez, gainontzeko talde politikoei aukera horren berri eman diete jada, eta datorren asteko hirigintza batzordean eztabaidatu eta diktaminatuko dute, ondoren plenora eramateko. Udalbatzarrak onartuko balu, lehentasunezko proiektua litzateke, pilotaleku berria eraikitzeko egitasmoa udalak aldundiarekin duen hitzarmenean jasota dagoelako, eta lanak aurten hasi behar dituztelako.

