
Gobernu batzordeak ohiko bilkura egingo du bihar 08:00etan. Urtarrilaren 20an egindako aktaren irakurketa eta onespena egingo dute. Horrekin batera, idazkari eta diruzain lanpostuak betetzeko lehiaketa arautuko duten oinarriak proposatuko dituzte, et...

Irungo Kabigorri Ateneoak Poesia Topaketak antolatu ditu otsailaren 8tik 12ra bitartean, arratsaldero. Horrez gain, Baraja de poesía visual contra la violencia de género (Olerki bisualen karta sorta indarkeria sexistaren aurka) Eduardo Barberoren era...

Ate irekien eguna izango da; horrez gain, hilaren 10era arte pasatu daitezke bertatik dudak dituztenak Matrikulazio kanpainaren harira, Haurtzaro Ikastolak ateak irekiko ditu etzi, herritarrek ikastola barrutik ere ezagutu dezaten: «Dudetan dabiltzan ...

Pasaia Musikaleko hemeretzi ikaslek parte hartuko dute bihar eta etzi artean Andoaingo Bastero Kultur Etxean ospatuko den piano jaialdian. Ikasle horietatik hamazapi banaka ariko dira, eta beste biak binaka. Andoiango Udalak eta Seiasle elkarteak antolatutako jaialdia da, Hego Euskal Herriko lau herrialdeetako musika eskoletako piano ikasleei zuzendua. Aurten ia 900 ume eta gaztetxo ariko dira, hiru adinetan (11, 14 eta 18 urtez azpikoak) eta bi modalitateetan (banaka edo binaka). Pasaia Musikaletik joango direnetatik hamazazi banaka ariko dira, eta beste biak binaka.

Lezoko Udalak herri baratzeak jartzeko asmoa du, eta proiektu horren aurkezpena hilaren 15ean egingo dute Gezalan, 19:00etan. Iazko Kontsumo Arduratsuaren Merkatuan aurkeztu zuten proiektua, eta bertan 30 lagunek eman zuten izena. Proiektu horren nondik norakoak emango dituzte hilaren 14an: nork parte har dezakeen, funtzionamendua eta antolaketa… Lur eremurik ez dutenentzat Proiektua lur eremurik ez duten lezoarrei dago zuzenduta, eta aisiarako alternatiba izan nahi du. Horrez gain, autokontsumoa bultzatu nahi dute eta lurraren erabilera desegokiari aurre egin, nekazaritza ekologikoa bultzatuz. Baratzak San Pedro auzoan jarriko dituztela jakinarazi dute udaletik.

Udal Euskaltegiak antolatutako Kultur Astearen barruan, Santa Agedako koplak abestera aterako dira larunbat honetan, Santa Ageda bezperan, Amets Arzallus eta Sustrai Colinaren laguntzaz. Abiapuntua Gudarien plazan jarri dute, 19:00etan. Antolatzaileek ...

Goi mailako judoa izango da astebururo hil honetan eta hurrengoan Bekoerrota kiroldegian. Izan ere, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa mailako txapelketak egingo dituzte Lezoko kantxan. Allerru judo taldeak jakinarazi duenez, maila guztietako txapelketak egin...

2010aren bukaeran eraikitzen bukatu bazuten ere, astelehenean irekiko dute publiko osoarentzat. Orain arte ekintza puntualak egin dituzte bertan. Kiroldegiko bazkide txartela dutenek zein sarrera ordaintzen dutenek erabil ahal izango dute. Eskalada mat...

Haurtzarokoak eta Elizaldekoak 18:00etan aterako dira, eta Lartaun Abesbatzakoak 19:30ean Santa Ageda bezpera da larunbatean, eta herriko ikastetxeak eta Lartaun Abesbatza santa eskean aterako dira. Haurtzaro Ikastolako ikasleak, langileak eta gurasoak kalez kale ibiliko dira, ilunabarrean, 18:00etatik 20:00etara. Elizalde Herri Eskolakoak, berriz, abesten atera aurretik indarrak biltzeko elkartuko dira. Guraso elkarteak antolatuta, 17:30ean merienda izango dute ikastetxean bertan. Gero, 18:00etan aterako dira santa eskean. Irakasleak, gurasoak eta ikasleak herriko kaskoan ibiliko dira, eta Petra Lekuona Zaharren Egoitzara ere joango dira, adinekoei bisitan. Lartaun Abesbatzakoak azkenik, urtero bezala, 19:30ean elkartuko dira Doneztebe plazan, usadio zaharra jarraitzeko asmoz. Lartaun Txistulari Taldearen laguntza izango dute, eta baserritarrez jantzita eta makila eskuan dutela aterako dira kalez kale abestera. Lartauneko kideek nabarmendu dutenez, nahi duen guztiak har dezake parte, horretarako esandako orduan eta lekuan agertu beharko dute, noski, makila ahaztu gabe.

Galtzarabordako Auzo Elkarteak antolatuta, aurten ere koplak abestera irtengo dira auzotarrak Santa Ageda bezperan auzoan barrena etzi. Parte hartu nahi dutenek, arratsaldeko zazpietan joan beharko dute auzo elkartera.

Zazpi mozio zituzten eztabaidatzeko zinegotziek herenegun arratsaldeko ohiko udalbatzarrean. Mozioetako bat PSE-EEk ume lapurtuen gainean aurkeztutakoa izan zen. Talde guztiek eman zioten babesa, eta aho batez onartu zuten. Gipuzkoan emandako ustezko ume lapurtuen kasuak eta legez kanpoko adopzioak argitzeko bitarteko guztiak jartzeko eskatzen zioten Eusko Jaurlaritzari, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Espainiako Gobernuari mozio horretan. Hasierako testuari, ordea, aldaketa batzuk egin zizkioten, eta Errenteria-Oreretan agertu den ume lapurtu kasu baten aipamena gaineratu zioten: Galdos familiarena. Horrez gain, ikerketa batzordearen ordez jarraipen batzordea osatzea proposatu zuten. Mozio guztiak aurrera atera ziren bat izan ezik: Bilduk eta Errenteriako Ezkerrak Gipuzkoako azpiegitura handiak geldiarazteko aurkeztu zutena. Oposizioko talde guztiek baztertu zuten. AHTren kontrako taldearen ekimenez aurkeztu zuten mozioa, eta hain zuzen, taldeko kideek hitza hartu zuten. Otsailaren 4ean Pasaiako kanpo kaiaren, AHTren, Hondarribiko aireportuaren eta errauste plantaren kontra egingo den manifestazioari babesa emateko eskatu zioten udalari, baita gizarte eztabaida bat sortzeko konpromisoa hartzea ere. Azpiegitura eta obrak gelditzeko eskaera ere egin zuten, batik bat egungo testuinguru ekonomiko soziala kontuan izanda. Gai horren gainean eztabaida sortu zen Juan Carlos Merino PSE-EEko bozeramaile eta Luisma Diez Bilduko kidearen artean. Merinoren arabera, azpiegitura horien gaineko eztabaida gehiegi luzatzen ari da, eta garaia da ekintzetara pasatzeko. Diezek erantzun [...]

Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko herri epaimahaiak Yasmin Rodriguezen hilketaren erruduntzat jo du senar ohia. Gaur arratsaldean jakinarazi du epaia. Fiskalak 50 urteko espetxe zigorra eskatu du akusatuarentzat; laster jakingo da zigorra. 2009ko ma...

Euskal Herriko Mus Txapelketaren harira, kanporaketa jokatuko dute etzi Girizia elkartean, 16:00etan. Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu parte hartzeko. Izena aurrez eman daiteke herriko tabernetan, edo egunean bertan Girizian. Lehenengo la...

Joan den igandean, Donostiako Nazioarteko Krosaren 57. ekitaldia egin zuten Donostiako hipodromoan. Lasterketa hori, Euskadiko Kros Txapelketa izan zen era berean. Hotza, euria eta lokatzari aurre eginda, marka onak lortu zituzten bertan parte hartu zu...

Astearte arratsaldean egin zuten urtarrileko ohiko udalbatzarra, eta zazpi mozio zeuzkaten eztabaidatzeko zinegotziek, horietatik lau onartu zituzten aho batez. Horien artean, PSE-EEk ume lapurtuen gainean aurkeztutakoa izan zen. Mozio bakarra baztert...

Langabeak manifestazioa egitekoak ziren, larunbatean, Bilbon, eta hilaren 25era atzeratzea erabaki dute eguraldiarengatik. Oreretako Langabeen Plataforma ere parte hartzekoa zen. Manifestaziora joango dira berretsi dute, eta horrez gain, astelehenero u...

Udalak eta Daniel Castelao Fato Cultural Galegok gogoraraziko dute Manuel Martinezen ama Urtero bezala, Kontxa Murgia omenduko dute Oiartzungo Udalak eta Daniel Castelao Fato Cultural Galegoko kideek. Omenaldia etzi izango da. 2000. urtean hasi ziren udala eta Trintxerpeko galiziarren elkartea Murgiaren jaiotze eguna (1807ko urtarrilaren 29an jaio zen) gogora ekartzen. 12:00etan Manuel Martinez Galizako abertzaletasunaren aitzindari izan zenaren ama goratzeko, haren jaiotetxean (gaur egungo Manuel Lekuona Biblioteka) omenaldia eta lore eskaintza egingo dute, gaita-joleekin eta Lartaun Txistulari Taldearen presentziarekin, 12:00etan. Ekitaldia bukatuta, hamaiketakoa izango da.

Asteburu honetan egingo dute Andoaingo Piano Jaialdia. Etzi eta igandean egingo dituzte saioak. Tomas Garbizu Musika Eskolako sei ikasle bertan izango dira. A Mailan, Danel Serrano ariko da, Gaviotas abestiarekin. B Mailan Leire Momblonak Clarinet Blue...