Euskal Herriko lehiaren barneko mus txapelketa izango da etzi Girizian
Euskal Herriko Mus Txapelketaren harira, kanporaketa jokatuko dute etzi Girizia elkartean, 16:00etan. Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu parte hartzeko. Izena aurrez eman daiteke herriko tabernetan, edo egunean bertan Girizian. Lehenengo la...
Euskal Herriko Mus Txapelketaren harira, kanporaketa jokatuko dute etzi Girizia elkartean, 16:00etan. Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu parte hartzeko.
Izena aurrez eman daiteke herriko tabernetan, edo egunean bertan Girizian. Lehenengo lau bikote sailkatuek, sari potoloak izango dittuzte eta Gipuzkoako finalerako pasatuko dira. Horrez gain, partaide guztien artean zozketa bereziak egingo dituzte.
Honakoek lagundu dute kanporaketa antolatzen: Kastro, Miren, Makutxo, Sorgin-zulo, Amazkar, Ganbara, Museo del Vino, Intxixu, Joxixionia, Garmendi txokolategia, Mailu eta Ritxar arraindegia, Girizia elkartea, Elorsoro kiroldegia eta Esait.

