2012/2/2

Ulia-Jaizkibel itsas eremua babesteko eskaera egin du aldundiak

Ulia-Jaizkibel itsas eremua Itsas Erreserba izendatzearen aldeko adierazpen instituzionala egin zuen atzo Gipuzkoako Foru Aldundiak. Goizeko Diputatu Kontseiluan eztabaidatu zuten gaia, bi sailetik egindako proposamenari erantzunez: Berrikuntza, Turismo eta Landa Garapenekoa, batetik, eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendukoa, bestetik. Hartutako erabakiarekin, “Gipuzkoako Foru Aldundiak ingurumen ondarea zaintzeko konpromisoa berretsi” nahi duela adierazi dute. Aldundiaren adierazpenak Ulia eta Jaizkibel mendien pareko itsas korridorea babesteko eskatzen du, 13.000 hektarea guztira. Hala, Oceana Itsasoa Kontserbatzeko Nazioarteko Elkartearen eta Euskadiko Biologoen Elkargoaren proposamen zientifikoarekin bat dator, hots, 300 kilometro koadroko korridorea sortzea Lapurdi eta Gipuzkoa artean. Atzo onartutako testuak gogorarazten du 2004an Europako Batasunak Ulia eta Jaizkibel Natura 2000 Sarean sartzea erabaki zuela, bi mendietako ekologia, geologia eta paisaia aberastasun handikoak direlako. Gainera, hainbat ikerketak baieztatu dute Ulia-Jaizkibel biodibertsitate maila altuenetako itsas eremuetako bat dela. Jaizkibelerako prestatzen ari diren kudeaketa planean itsas eremua sartzeko asmoa duela gaineratu du aldundiak. Txostenari alegazio gehiago Urtarrilaren 28an bukatu zen Pasaiako Portuaren Plan Zuzendariaren Ingurumen Jasangarritasun Txosten berriari alegazioak aurkezteko eta ekarpenak egiteko aukera. Hala, Jaizkibel Bizirik-ek jakinarazi du portuaren agiri horri 2.800 alegazio aurkeztu dizkiola, eta bestalde, Eguzki talde ekologistak beste hamasei ekarpen egin dizkio dokumentuari. Alegazio horietan Jaizkibel Bizirik-en proposamenarekin bat egin dutenek izenpetu dute kanpoko kaia [...]

admin

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa bihar bueltatuko da Hondarribira

PaGAGnini antzezlanak Itsas Etxea bete zuen igandean, eta dagoeneko hitzordu berria antolatu dute biharko. Hala, arratsaldeko zortzietatik aurrera, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak kontzertua emango du Hondarribiko Itsas Etxean. Jesus Etxeberriaren zuzendaritzapean, Beethovenen Heroica-ren hirugarren sinfonia interpretatuko dute. Sarrerak salgai daude, gaur arte, Arma Plazako eta kirol kaiko turismo bulegoetan, 15 euroan. Gainera, bihar, saioa hasi baino ordubete lehenagotik, Itsas Etxean bertan eros daitezke sarrerak. Euskadiko Orkestra Sinfonikoa 2003ko irailean aritu zen azkeneko aldiz hirian, kiroldegian zehazki. Hala, Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Iruñean aritzeaz gain, ez ditu kontzertu asko eskaintzen Euskal Herrian. 150.000 ikusle urtean Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren jarduera 7.000 abonatuk jarraitzen dute, eta 150.000 ikusle biltzen ditu, batez beste, urtero. Europan, Alemania, Austria, Suitza, Frantzia, Erresuma Batua eta Italian aritu da. Horrez gain, Argentina, Brasil eta Txilen ere izan da. Orkestra 1982ko apirilean sortu zuten, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak sustatuta, eta Enrique Jorda maisuaren ekimenez. Andres Orozco-Estrada da Orkestraren zuzendari titularra eta Andrey Boreyko berriz, zuzendari nagusi gonbidatua. Zuzendari gonbidatu gisa, beste askoaren artean Paul McCreesh, Yakov Kreizberg, Pinchas Steinberg, Giovanni Antonini, Jerzy Semkov, Lawrence Foster, Christopher Hogwood edo Jesus Lopez Cobos izan ditu.

admin

Auto bat kiskali da Trintxerpeko garaje batean

Auto bat kiskali zen atzo gauean, 23:00ak inguruan, Trintxerpeko Arrandegi kaleko garake itxi batean. Ez zen ezbehar pertsonalik izan. Suteagatik guztiz kiskali zen autoa. Herrizaingo Sailak jakinarazi du ez dituztela froga nahiko sutea nahita eraginda...

admin

Amuteko bizilagunekin bilera, asteazkenean

Gobernu taldeko kideak Jaitzubiako bizilagunekin bildu ziren astelehenean ordu eta erdiz, eta 50 lagun inguru izan ziren udal ordezkarien azalpenak entzuten. «Auzokoek egindako galderak erantzun genituen, eta ia denek Jaitzubiako nekazal bideak edo be...

admin

Kontserbatorioaren 25. urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi izango dira

Udal Kontserbatorioak 25. urteurrena beteko du aurten, eta hori ospatzeko helburuarekin, egitarau zabala aurkeztu zuen atzo Pedro Martinez eskolako zuzendariak eta Fernando San Martin bertako presidenteak. Hala, lehenik eta behin, argazki erakusketa osatuko dute arduradunek. Eskolaren ibilbideko zenbait une (kontzertuak, sariak…) gogora ekartzeaz gain, bertatik igarotako zenbait pertsonek utzitako materiala ere ikusgai jarriko dute. Era berean, eskolako ikasle ohiek oroitzapenak, zein lorpen profesional eta artistikoak oraingo ikasleekin partekatuko dituzte, lau hizketaldiren bitartez. Otsailean egingo dute lehen solasaldia, eta ekainera bitarte luzatuko da ekimena. Musika, ardatza Ospakizunen barruan, biolontxelo errezitala emango du Milene Aliverti interprete brasildarrak. Barroko musikatik hasi eta gaur egungo estiloetarainoko bidaia egingo du Alivertik, otsailaren 11n, 20:00etan, musika eskolan bertan. Halaber, hainbat ganbera taldetarako idatzitako lanik onenetariko batzuk entzuteko aukera izango da, kontserbatorioko irakasleen eskutik. Horien berri aurrerago emango dute. Ekainera begira Horiek horrela, ekainaren 9an Haendelen Errege su artifizialetarako musika interpretatuko dute Irungo ikasleek Iruñako eta Baionako kontserbatorioetako kideen lankidetzarekin. Azkenik, musika eta dantza jaialdia izango da ekainaren 16an, Artalekun. 25. Urteurreneko Orkestrak —egungo ikasleek, irakasleek zein ikasle ohiek osatzen dute— ariko dira bertan. Era berean, eskolako dantza taldeak Tchaikovskyren Intxaur Kraskagailua interpretatuko du, 25. Urteurrenaren Orkestraren laguntzarekin batera.

admin

Kaldereroen entsegua antolatu dute gaurko

Irungo Atsegiñako kaldereroen konpartsak entsegua antolatu du, fanfarrearekin, gaurko. 19:30ean hasiko da. Entsegua, Irungo Atsegiñaren egoitzan bertan izango da, Arbelaitz kaleko lehenengo zenbakian.

admin

Eskola orduen murrizketa medio, Lizeoko irakasle bat gose greban da

Bonifacio Garcia, Hendaiako Aizpurdi Lizeoko irakaslea gose greban da iragan urtarrilaren 25etik. Arte irakaslea da Garcia, eta Frantziako Inspekzio Akademikoak 50 eskola ordu murrizteko erabakiari aurre egiteko xedearekin ekin zion irakasleak gose gre...

admin

Koreografia eta bat-batekotasuna uztartzeko, dantza

Dantzaz konpainiak emanaldia egingo du datorren otsailaren 10ean, Mendi Zolan Kulturgunean. Koreografia eta bat-batekotasuna landuko dituzte emanaldiaren lehen zatian; eta Lukas Timula koreografo eslovakiarraren A place between lana ikusgai izango da bigarren zatian. Hala, dantzariek ikastaroetan sortutako pieza ezberdinek irekiko dute emanaldia. Horren ondotik A place between obrari ekingo dio Timulak. “Behin-behineko helmuga eta kokaleku iraunkorren arteko” une iheskorrak aztertuko ditu dantzariak. Bi ekintzen arteko momentuak interpretatuko ditu, “baita sortzearen eta heriotzaren arteko espazioa…”. 2011n eskainitako emanaldiak arrakasta handia lortu zuen, eta Herriko Etxeak Kultur Sasoia programaren baitan antolatu du. Jakinarazi dutenez, harpidedunek otsailaren 3tik aurrera eska ditzakete sarrerak.

admin

Zuhaitz kimaketa egiten ari dira egunotan Irunen

Zuhaitz kimaketa gauzatzen ari dira egunotan Urdanibia, Zabaltza eta Junkal plazetan, Santiago kalean, Salis hiribidean, zein Ama Xantalen inguruan. Udalak esan duenez, ohiko kimaketa da, negukoa.

admin

Brontzezko domina ekarri dute Santiagotarrak-ekoek

Santiagotarrak kirol elkarteko arraunlariak Espainiako Txapelketan izan dira asteburuan. Hala, seniorren lau skulleko taldeak laugarren postua lortu zuen, eta Gazte Mailako taldeak, brontzezko domina. Irundarrak ergometroan ere lehiatu ziren, emaitza a...

admin

Donibanek moralez indartsu dagoela erakutsi nahi du igandean

Lurraldeko Lehen Mailako Donibane eskubaloi taldeak Urola Laztiren aurka jokatuko du igandean, Pasai Donibaneko udal kiroldegian, denboraldiko hamalaugarren jardunaldiari dagokion partidan. Norgehiagoka 11:30ean hasiko da. Zumarragakoa talde gogorra da...

admin

Olaia Gil aktoreari Errebelazio Saria eman diote

Ercilla Antzerki Sarietako epaimahaiak 2011ko Errebelazio Saria Olaia Gil aktore oreretarri eman dio, No me hagas daño antzezlanarengatik. Gil hautagai zen Errebelazio Sarirako Pablo Rivero Cuéntame telesaileko seme zaharrarenarekin batera; Rivero La...

admin

Zuloaga Etxea aurten berritu nahi du Hondarribiko Udalak

Kultura eta Kirol sailetan 2,7 milioi euroko aurrekontua izango du 2012rako udalak. Kultura sailaren aurrekontu osoa 2,1 milioi eurokoa da, eta 1,4 milioi euro kulturarako, 306.000 euro jaietarako, 231.000 euro liburutegirako eta 94.000 euro artxiborak...

admin

Inauterietan parte hartzeko izen-ematea

Hilaren 19an Hondarribiko kaleetan ospatuko duten Inauterietako desfilean parte hartu nahi duten talde edo konpartsek hilaren 10era arte dute BAZen izena emateko aukera. Parte hartzeko lau modu daude: bakarkakoa, bat eta bost lagun artekoa, sei eta ham...

admin

Van Popel, bihar, zuzenean Uxoa tabernan

Hil honetako lehenengo kontzertua emango dute bihar Butroi pasealekuko Uxoa tabernan. Hala, Men of Rock Musika Elkarteak, Van Popel taldearen kontzertua antolatu du. Zuhaitz Gurrutxaga futbolariak zuzentzen duen taldearen kontzertua gaueko hamaiketan h...

admin

Mugikortasun mahai irekia deitu du Irungo Udalak

Irungo Udalak jakinarazi duenez, Mugikortasun mahai irekia antolatu du. Izan ere, “autobus zerbitzu berrien gaineko polemikak” etenik ez duelakoan, Jose Antonio Santano alkatea Irungo auzo elkarteekin, zein alderdi politikoekin elkartuko da...

admin

Udaltzaingoak hainbat gomendio eman ditu

Hotz denboralea dela eta, Irungo Udaltzaingoak hainbat gomendio eman dizkie herritarrei. Hala, berogailuekin kontuz ibiltzeaz gain, etxeko iturriren bat pixka bat irekita uztea eta beharrezkoak ez diren elektrizitate tresna guztiak desentxufatzea ere a...

admin

Memoria historikoaren alde egindako lana bildu, eta ikusgai jarri dute

Bazen Behin, memoriaren berreskuratze kolektiboa bakearen kulturarako programaren hamargarren urteurrena ospatzen ari dira Irungo Udala eta Hezizerb elkartea. Hori dela eta, Fernando San Martin Hezkuntza eta Gazteria ordezkariak, eta Jon Etxeberria eta Iker Alustiza Hezizerb elkarteko ordezkariak programa horren atzerabegirako Bazen behin: 10 urte memoria egiten erakusketa inauguratu dute aste honetan, Amaia KZn. Memoria historikoa berreskuratzea izan da proiektu honen helburu nagusia, «ideologiak edozein direla ere, pertsona guztien tolerantzia eta errespetu jarrerak sustatze aldera». Hala, Lugares para la memoria (Oroitzapenerako lekuak) izenburuko liburuarekin bat egiten du erakusketak. Liburua 2007an argitaratu zen, ordura arteko ikasleek jasotako ehunka testigantzei esker. Hamarkada oso bat lanean Hamarkada honetan egindako lanen artean daude, besteak beste, Lehen Hezkuntzako ikasleek adinduen testigantza historikoak biltzen egindako lana, eta Batxilergoko ikasleek Gurseko (Okzitania) kontzentrazio eremuaren inguruan egindakoa. Topaketa horien emaitza zuzena izan da ikastetxeetako 1.300 ikaslek egindako gogoetak. Historiako liburuek kontatzen dutenari aurpegiak jarri dizkiote ikasleek, eta ahotik ahora helarazitako oroitzapen horiek dira jarri duten erakusketaren ardatz nagusia. Erakusketaren hiru guneak Erakusketa hiru gunek osatzen dute: 10 urte gunea, produkzioen gunea, eta Oroitzapen gunea. Lehen eremuan, hamar urte horietan testigantza eman duten pertsona nagusien eta parte hartu duten ikasleen argazkiak ikus daitezke. Bigarren zatian, ikasleen produkzioak ikusi ahal izango [...]

admin

Interpretazio ikastaroa ziurtatu du Fanny Vallonek

Fanny Vallon aktoreak interpretazio ikastaroa emango duela baieztatu du. 2010ean egin zuen Vallonek lehen ekitaldia, eta dagoeneko, urtero errepikatuko duela jakinarazi du. Ikastaroa abuztuan izango da, eta izena emateko epea martxoan irekiko dute.

admin

Joan Mari Irigoienen errezitaldia euskaltegian

Pasaiako Udal Euskaltegiaren XVIII. Kultur Astearen barruan, Joan Mari Irigoienek poesia errezitaldia emango du gaur, 17:30ean. Bihar, sagardotegi afaria egingo dute Gartziategin, 20:00etan hasita.

admin
Gehiago