Kontxa Murgia omenduko dute etzi
Udalak eta Daniel Castelao Fato Cultural Galegok gogoraraziko dute Manuel Martinezen ama Urtero bezala, Kontxa Murgia omenduko dute Oiartzungo Udalak eta Daniel Castelao Fato Cultural Galegoko kideek. Omenaldia etzi izango da. 2000. urtean hasi ziren udala eta Trintxerpeko galiziarren elkartea Murgiaren jaiotze eguna (1807ko urtarrilaren 29an jaio zen) gogora ekartzen. 12:00etan Manuel Martinez Galizako abertzaletasunaren aitzindari izan zenaren ama goratzeko, haren jaiotetxean (gaur egungo Manuel Lekuona Biblioteka) omenaldia eta lore eskaintza egingo dute, gaita-joleekin eta Lartaun Txistulari Taldearen presentziarekin, 12:00etan. Ekitaldia bukatuta, hamaiketakoa izango da.
Udalak eta Daniel Castelao Fato Cultural Galegok gogoraraziko dute Manuel Martinezen ama
Urtero bezala, Kontxa Murgia omenduko dute Oiartzungo Udalak eta Daniel Castelao Fato Cultural Galegoko kideek. Omenaldia etzi izango da. 2000. urtean hasi ziren udala eta Trintxerpeko galiziarren elkartea Murgiaren jaiotze eguna (1807ko urtarrilaren 29an jaio zen) gogora ekartzen.
12:00etan
Manuel Martinez Galizako abertzaletasunaren aitzindari izan zenaren ama goratzeko, haren jaiotetxean (gaur egungo Manuel Lekuona Biblioteka) omenaldia eta lore eskaintza egingo dute, gaita-joleekin eta Lartaun Txistulari Taldearen presentziarekin, 12:00etan. Ekitaldia bukatuta, hamaiketakoa izango da.


