EATk emaitza onak erdietsi ditu Donostiako krosean
Joan den igandean, Donostiako Nazioarteko Krosaren 57. ekitaldia egin zuten Donostiako hipodromoan. Lasterketa hori, Euskadiko Kros Txapelketa izan zen era berean. Hotza, euria eta lokatzari aurre eginda, marka onak lortu zituzten bertan parte hartu zu...
Joan den igandean, Donostiako Nazioarteko Krosaren 57. ekitaldia egin zuten Donostiako hipodromoan. Lasterketa hori, Euskadiko Kros Txapelketa izan zen era berean. Hotza, euria eta lokatzari aurre eginda, marka onak lortu zituzten bertan parte hartu zuten EAT Errenteriako Atletismo Taldeko kideek. Emakume Beteranoen Mailan Esther Estefania hirugarren sailkatu zen, Susana Ruiz zazpigarren, eta Marta Heredia zortzigarren.
Emakumeen Senior Mailan, Lyn Wilsonek hamalaugarren postua eskuratu zuen, eta Lurdes Oiartzabalek, berriz, hamaseigarrena eta Euskadiko txapelketako laugarrena. Oiartzabalek, horrenbestez, Espainiako Estatuko federazio eta taldekako txapelketetan parte hartzea izango du.
Angel Macias laugarren sailkatu zen gizonen Beteranoen Mailan; Jose Ramon Ros zortzigarren; Jose Carlos Garcia, hamargarren; eta Iñaki Mayo hamaikagarren. Haur Mailan, Leire Juanbeltz hamahirugarren heldu zen helmugara.

