Euskal Herriko Txapelketa hasiko dute Oiarpeko pilotariek

Aste honetan, Euskal Herriko Txapelketa jokatzen hasiko dira Oiarpeko pilotariak. Hala, bihar izango dute lehenengo partida, etxean. Biharkoa, Kadete Mailako banakako partida izango da. Madalensoron jokatuko dute, 19:00etatik aurrera. Oiarpe-Arrakoundiaga (Bizkaia) ariko dira elkarren kontra. Larunbatean (hilaren 8an), berriz, hainbat partida jokatuko dituzte Oiarpeko pilotariek. Horiek ere Madalensoro pilotalekuan izango dira, arratsaldeko lauretatik aurrera. Hasteko, bi partida jokatuko dituzte Oiarpeko pilotariek, kasu honetan Haur Mailakoak. Oiarpe 1-Oiarpe 4 eta Oiarpe 2-Oiarpe ariko dira nor baino nor. Ondoren, Kadete Mailako partida izango da, bikoteka. Horixe izango da Euskal Herriko Txapelketako bigarren jardunaldia. Aurrera Saiaz (Tolosa) taldearen kontra ariko dira Oiarpeko pilotariak. Azken partida, 22 urtez azpikoena izango da. Oiarpe-Pilotajauku (Altsasu) ariko dira elkarren kontra. Oiarpetik, herritarrei deia egin diete herriko pilotariak animatzera joateko. Aurreko partidetako emaitzak Bestalde, asteburuko emaitzen berri eman dute Oiarpe pilota elkartetik. Pasa den abenduaren 20tik hil honen 2ra (igandera arte), Bortziriak taldearen kontra lortutako emaitzak jakinarazi dituzte. Hala, kadeteetan, binaka, Oiarpek irabazi du partida: Oiarpeko Andoni Ugaldek eta Xabier Azpirozek 22-13 irabazi zieten Bortziriak taldeko Mitxelenari eta Olaizolari. Gazteetan, binaka hori ere, Oiarpeko Jokin Hernandezek eta Ander Imazek 22-14 gainditu zituzten Bortziriak taldeko Etxebertz eta Beola. Azkenik, seniorretan (binaka) Oiarpeko pilotariek ezin izan zituen nafarrak gainditu: Oiarpeko [...]

admin

Maribel Lopezen akuarela erakusketa, Mikelazulon

Mikelazulo Kulrur Elkartean Maribel Lopez Gil margolariaren akuarela erakusketa ikusteko aukera egongo da hilaren 9a bitarte. Alde batetik, egungo Errenteria-Orereta ikusteko aukera egongo da Lopezen akuareletan eta bestetik, 60 eta 70. hamarkadetako ...

admin

Manifestazio jendetsua presoen alde, Oreretan

Urteko azken egunean Euskal Preso Politikoen aldeko manifestazioa egin zuten Errenteria-Oreretan. 500 bat pertsona bildu ziren bertan. Hilaren 8ra begira senideen eta herritarren parte hartze zabala izan duen bideoa ikusi zuten bertan, besteak beste. ...

admin

Errege egunean ez dira altzari zaharrak bilduko

Ostegunero herritarrek behar ez dituzten edo zaharkituak gelditu zaizkien altzariak zakarren edukiontzi ondora atera ohi dituzte. Udaletik jakitera eman dute Errege Eguna dela eta, etzidamu, ez dela altzari bilketa zerbitzurik izango.

admin

Urteberriko III. Haur Eskubaloi Topaketa egingo dute bihar Galtzarabordan

Ereintza Eskubaloiak Errenteriako Udal Kirol Patronatuarekin batera antolatzen duen Urteberriko III. Haur Eskubaloi Topaketa egingo dute bihar egun osoan zehar Galtzarabordako kiroldegian. Francisco Barrosek eta Alberto Mendigutxiak, Ereintza Eskubaloi taldeko kideek aurkeztu dute gaur topaketaren hirugarren ekitaldia. Biharko topaketan lau talde ariko dira elkarren kontra lehian. Ereintza taldeaz gain, Zarautz, Usurbil eta Nafarroako Barañain taldeek parte hartuko dute topaketan. 200 bat haur topaketan Aurreko urteetan baino talde gutxiago ariko dira bihar kiroldegian elkarren kontra. “Aurten egunekin arazoak izan ditugu eta zailagoa izan da topaketa antolatzea eta taldeak topatzea, baina azkenean helburua bete dugu”, azaldu du Barrosek. Topaketa mutiletan eta nesketan egingo dute eta nagusitzea lortzen duenak Bankoa Saria jasoko du. Lehenengo partida 09:45ean jokatuko dute. Guztira, berrehun inguru haur ariko dira Galtzarabordako kiroldegian eskubaloian jokatzen. Topaketako partida guztiek 30 minutu iraungo dute. Hamabost minututako bi zatitan banatuta egongo dira. Lehiaketa sistemari dagokionez, mutiletan zein nesketan itzuli bateko liga jokatuko dute parte-hartzaileek. Topaketaren antolatzaileek jakinarazi dute partida bakoitzeko beroketaren zati handiena harmailetan egin beharko dela. “Garrantzitsuena haurrek kirola egitea da eta egun polita izango da”, adierazi du Alberto Mendigutxiak. Topaketako azkeneko partida 19:35ean hasiko da. Norgehiagoka hori bukatu bezain laster topaketako sari banaketa egingo dute. Parte-hartzen duten haur guztiek oroigarri bat [...]

admin

Doinu italiarrak, bihar, Mogambo Aretoan

Children of Technology (www.myspace.com/childrenoftechnology) talde italiarrak joko du bihar Azkuene kaleko Mogambo Aretoan. Italiarrak laguntzeko, Metralleta taldeko (www.myspace.com/metralleta00) zarauztarrak izango dira oholtza gainean. Kontzertua 2...

admin

Foru Aldundiak oniritzia eman dio Udalaren plan ekonomiko finantzarioari

Orain dela bi aste udalbatzarrean onartutako plan ekonomiko finantzarioak Foru Aldundiaren oniritzia jaso du, eta honenbestez, Udalak 969.000 euroko mailegua eskuratu ahal izango du. Foru Aldundiaren oniritzia jasotzea ezinbesteko baldintza zen mailegu...

admin

Construcciones Amenabarrek eraikiko du Molinaoko pabilioi bat

Pasaiako Portu Agintaritzak Construcciones Amenabarri esleitu dio Molinao kaiko zortzigarren pabilioiaren eraikuntza. 3,17 milioi euroko aurrekontua izango du, eskaintzan atera zen 1,61 milioi euro gutxiago. Pabilioi horrek 117 metroko luzera eta 36 me...

admin

Pio XII.aren plaza inguruko kaleetako argiak berrituko dituzte

Irungo Udalak Pio XII.aren plaza inguruko kaleetako argiteria ordezkatuko du heldu diren eguneetan hasita, gobernu batzarrak txosten teknikoa onartu eta gero. Lanen kostoa 294.975 eurokoa izango da, eta ondoko kaleetan eragingo du, Pio XII.aren plazaz ...

admin

Ekologia eta umorea nahasten dituen antzezlana ostiralean

Luis Sepulveda idazle txiletarraren ipuinean oinarritutako Maitasun eleberriak irakurtzen zituen agurea antzezlan poetiko-umoretsua aurkeztuko dute ostiralean, urtarrilaren 7an, Mendi Zolan kultur gunean, 20:30etik aurrera (frantsesez). Ekuadoreko oiha...

admin

Larunbatean Bilbora joateko autobusen zerrenda

Larunbaterako Bilbon deituta dagoen manifestaziora joateko autobus zerrendak Makutxon daude jarritan. Larunbatean bertan, goizean eta eguerdian irtengo dira autobusak herritik.

admin

Aireportu aurreko autobus geltokia kendu dute

Astelehenetik, Irunerako zentzuan aireportuko aparkalekuaren aurrean dagoen autobusgeltokia itxi dute. Neurria segurtasun arazoak direla eta hartu dute, orain artean, aireportuko bezeroek errepidea gurutzatu behar baitzuten autobusa hartzeko. Hemendik ...

admin

Galepertarrak elkarteak bilera egingo du

Galerpetarrak elkarteak ezohiko bilera deitu du datorren astelehenerako (hilak 10). Bilera 19:30ean izango da. Gaien garrantzia ikusita—zozketak, mendiak…— bazkide guztiei bilerara azaltzeko eskatu die.

admin

Ttur-tturren eskutik, neguko merkealdia ere euskaraz iragartzeko aukera

Hainbat zerbitzu eskaintzen dituzte Ttur-tturren; laguntza eskatzeko aukera dute herriko merkatariek

admin

Bosgarrenez, Fanderiako Krosa izango da igande honetan haurrentzako

San Silbestre Egunean korrika egitearekin nahikoa izan ez zutenek edo bertan parte hartu ez zutenek bigarren aukera izango dute igande honetan. Izan ere, haurrentzako Fanderiako V. Krosa izango da. Parte-hartzaile guztiak eguerdiko hamabietan prest ego...

admin

Xake txapelketa bihar, Armonia Elkartean

Urtero legez, Tomas Ortegaren oroitaldiaren baitan Xake Txapelketa antolatu du Armonia Elkarteak biharko. Arratsaldeko lauretatik aurrera bilduko dira parte-hartzaileak, La Armonia Elkarteak Blas de Lezo kalean duen egoitzan.

admin

Ondartxori buruzko hirugarren lan saioa deitu dute larunbaterako

Bi saio iragarri zituzten baina beste bat egingo dute larunbatean.  San Pedron Ondartxori buruz egiten ari den herritarren parte-hartze prozesua aurrera doa pixkanaka. Bi parte-hartze saio egin dituzte orain arte; abenduaren 11n lehena eta 18an bigarr...

admin

EATeko Angel Macias eta Lurdes Oiartzabal garaile, San Silbestrean

Errenteriako Atletismo Taldeko (EAT) korrikalariek lan bikaina egin dute San Silbestre lasterketan. Helduen Mailan lehenengo atletak gizonezkoen eta emakumezkoen ataletan EATekoak izan dira: Angel Macias (23 minutu eta 29 segundoko denborarekin eta Lur...

admin

Lokal berriekin hasi dute urtea Trintxerpe-Illunbe Arraun Elkarteak eta Pasaia Kayak-ek

Trintxerpe-Illunbe Arraun Elkarteak eta Pasaia Kayak elkarteak lokal berriekin hasi dute urtea. Pasaiako Portu Agintaritzak utzitako La Herrera hegoaldeko gunean egokitu dute eraikina. Portu Agintaritzako presidente Miguel Buen, Trintxerpe-Illunbe Arra...

admin
Gehiago