Ekologia eta umorea nahasten dituen antzezlana ostiralean
Luis Sepulveda idazle txiletarraren ipuinean oinarritutako Maitasun eleberriak irakurtzen zituen agurea antzezlan poetiko-umoretsua aurkeztuko dute ostiralean, urtarrilaren 7an, Mendi Zolan kultur gunean, 20:30etik aurrera (frantsesez). Ekuadoreko oiha...
Luis Sepulveda idazle txiletarraren ipuinean oinarritutako Maitasun eleberriak irakurtzen zituen agurea antzezlan poetiko-umoretsua aurkeztuko dute ostiralean, urtarrilaren 7an, Mendi Zolan kultur gunean, 20:30etik aurrera (frantsesez). Ekuadoreko oihan amazoniarreko Shuar indiarren bizitza kontatzen du obrak. Egokipena umoretsua izateaz gain, ekologia zein besteen errespetuari buruzko mezuak zabaltzen ditu.
Herriko Etxeak gogoratu du Zubixka txartela erreserbatuz gero, kultur sasoiko 13 ekitaldiak ikusteko aukera dagoela, 50 euroren truke.