Aireportu aurreko autobus geltokia kendu dute
Astelehenetik, Irunerako zentzuan aireportuko aparkalekuaren aurrean dagoen autobusgeltokia itxi dute. Neurria segurtasun arazoak direla eta hartu dute, orain artean, aireportuko bezeroek errepidea gurutzatu behar baitzuten autobusa hartzeko. Hemendik ...
Astelehenetik, Irunerako zentzuan aireportuko aparkalekuaren aurrean dagoen autobusgeltokia itxi dute. Neurria segurtasun arazoak direla eta hartu dute, orain artean, aireportuko bezeroek errepidea gurutzatu behar baitzuten autobusa hartzeko. Hemendik aurrera, hegazkinetik jaitsi, eta hiri erdigunerako zentzuan dagoen geltokia erabili behar da, aurrerago biribilgunean buelta eman eta berriz hiritik ateratzeko. Datozen egunetan, markesina betirako desagertzeko lanak hasiko dituzte.