Euskal Herriko Txapelketa hasiko dute Oiarpeko pilotariek
Aste honetan, Euskal Herriko Txapelketa jokatzen hasiko dira Oiarpeko pilotariak. Hala, bihar izango dute lehenengo partida, etxean. Biharkoa, Kadete Mailako banakako partida izango da. Madalensoron jokatuko dute, 19:00etatik aurrera. Oiarpe-Arrakoundiaga (Bizkaia) ariko dira elkarren kontra. Larunbatean (hilaren 8an), berriz, hainbat partida jokatuko dituzte Oiarpeko pilotariek. Horiek ere Madalensoro pilotalekuan izango dira, arratsaldeko lauretatik aurrera. Hasteko, bi partida jokatuko dituzte Oiarpeko pilotariek, kasu honetan Haur Mailakoak. Oiarpe 1-Oiarpe 4 eta Oiarpe 2-Oiarpe ariko dira nor baino nor. Ondoren, Kadete Mailako partida izango da, bikoteka. Horixe izango da Euskal Herriko Txapelketako bigarren jardunaldia. Aurrera Saiaz (Tolosa) taldearen kontra ariko dira Oiarpeko pilotariak. Azken partida, 22 urtez azpikoena izango da. Oiarpe-Pilotajauku (Altsasu) ariko dira elkarren kontra. Oiarpetik, herritarrei deia egin diete herriko pilotariak animatzera joateko. Aurreko partidetako emaitzak Bestalde, asteburuko emaitzen berri eman dute Oiarpe pilota elkartetik. Pasa den abenduaren 20tik hil honen 2ra (igandera arte), Bortziriak taldearen kontra lortutako emaitzak jakinarazi dituzte. Hala, kadeteetan, binaka, Oiarpek irabazi du partida: Oiarpeko Andoni Ugaldek eta Xabier Azpirozek 22-13 irabazi zieten Bortziriak taldeko Mitxelenari eta Olaizolari. Gazteetan, binaka hori ere, Oiarpeko Jokin Hernandezek eta Ander Imazek 22-14 gainditu zituzten Bortziriak taldeko Etxebertz eta Beola. Azkenik, seniorretan (binaka) Oiarpeko pilotariek ezin izan zituen nafarrak gainditu: Oiarpeko [...]
Aste honetan, Euskal Herriko Txapelketa jokatzen hasiko dira Oiarpeko pilotariak. Hala, bihar izango dute lehenengo partida, etxean.
Biharkoa, Kadete Mailako banakako partida izango da. Madalensoron jokatuko dute, 19:00etatik aurrera. Oiarpe-Arrakoundiaga (Bizkaia) ariko dira elkarren kontra.
Larunbatean (hilaren 8an), berriz, hainbat partida jokatuko dituzte Oiarpeko pilotariek. Horiek ere Madalensoro pilotalekuan izango dira, arratsaldeko lauretatik aurrera.
Hasteko, bi partida jokatuko dituzte Oiarpeko pilotariek, kasu honetan Haur Mailakoak. Oiarpe 1-Oiarpe 4 eta Oiarpe 2-Oiarpe ariko dira nor baino nor.
Ondoren, Kadete Mailako partida izango da, bikoteka. Horixe izango da Euskal Herriko Txapelketako bigarren jardunaldia. Aurrera Saiaz (Tolosa) taldearen kontra ariko dira Oiarpeko pilotariak.
Azken partida, 22 urtez azpikoena izango da. Oiarpe-Pilotajauku (Altsasu) ariko dira elkarren kontra.
Oiarpetik, herritarrei deia egin diete herriko pilotariak animatzera joateko.
Aurreko partidetako emaitzak
Bestalde, asteburuko emaitzen berri eman dute Oiarpe pilota elkartetik. Pasa den abenduaren 20tik hil honen 2ra (igandera arte), Bortziriak taldearen kontra lortutako emaitzak jakinarazi dituzte.
Hala, kadeteetan, binaka, Oiarpek irabazi du partida: Oiarpeko Andoni Ugaldek eta Xabier Azpirozek 22-13 irabazi zieten Bortziriak taldeko Mitxelenari eta Olaizolari.
Gazteetan, binaka hori ere, Oiarpeko Jokin Hernandezek eta Ander Imazek 22-14 gainditu zituzten Bortziriak taldeko Etxebertz eta Beola.
Azkenik, seniorretan (binaka) Oiarpeko pilotariek ezin izan zituen nafarrak gainditu: Oiarpeko Antton Aranburuk eta Jon Irastorzak 19-22 galdu zuen Bortziriak taldeko Goñiren eta Etxeberriaren kontra.