Pio XII.aren plaza inguruko kaleetako argiak berrituko dituzte
Irungo Udalak Pio XII.aren plaza inguruko kaleetako argiteria ordezkatuko du heldu diren eguneetan hasita, gobernu batzarrak txosten teknikoa onartu eta gero. Lanen kostoa 294.975 eurokoa izango da, eta ondoko kaleetan eragingo du, Pio XII.aren plazaz ...
Irungo Udalak Pio XII.aren plaza inguruko kaleetako argiteria ordezkatuko du heldu diren eguneetan hasita, gobernu batzarrak txosten teknikoa onartu eta gero. Lanen kostoa 294.975 eurokoa izango da, eta ondoko kaleetan eragingo du, Pio XII.aren plazaz gain: Serapio Mugika; Juan Arana; Alfonso Morales; Jose Egino; Elkano; Pepito Etxebeste; Sebastian Errazu; eta Aureliano Lopez Bezerra. Lau hilabete iraungo dituzte lanek.
Lapitze auzoan ere
Obra horiez gain, Lapitze auzoan beste 7054,96 euro gastatuko ditu udalak, Teodoro Murua eta Soroxarta parkeko argiteria koadroak berritzeko.