Bosgarrenez, Fanderiako Krosa izango da igande honetan haurrentzako

San Silbestre Egunean korrika egitearekin nahikoa izan ez zutenek edo bertan parte hartu ez zutenek bigarren aukera izango dute igande honetan. Izan ere, haurrentzako Fanderiako V. Krosa izango da. Parte-hartzaile guztiak eguerdiko hamabietan prest ego...

San Silbestre Egunean korrika egitearekin nahikoa izan ez zutenek edo bertan parte hartu ez zutenek bigarren aukera izango dute igande honetan. Izan ere, haurrentzako Fanderiako V. Krosa izango da. Parte-hartzaile guztiak eguerdiko hamabietan prest egon beharko dute Fanderiako errotaren plazan.

Aurretik, ordea, izena eman beharko dute. Horretarako, Fanderiako Erdiko-Erreka auzo elkartetik, Errota tabernatik edota Errenteriako Atletismo Elkartearen bulegotik pasatu beharko dute. Segidan azaltzen diren mailek parte hartu ahal izango dute: Aurre-Benjaminen Maila(510 metro); Benjaminen Maila(510 metro); Alebinen Maila (840 metro); Haur Maila (1.350 metro) eta Kadeteen Maila (1.680 metro). Egunean bertan ere izena emateko aukera izango da aipatu tokietan, 11:00etatik aurrera.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.