Mikelazulo Kultur Elkarteak antolatuta eta Zine Txiroa ekimenaren barruan, Ximeneiak filma emango dute bihar, 19:30etik aurrera. Zine Txiroan gizarte edukiak dituzten dokumentalak ematen dituzte hilean behin Errenteria-Oreretan. Biharko antolatu duten ...
Ostiralean beharrean, oraingoan igandean izango da Eskolatik Kalera. Gabonei begira, ekitaldi berezia prestatu dute igande honetarako: Museo magikoa Gabonetako kontzertua. Emanaldi horretan hiru taldek parte hartuko dute: EMKE Errenteria Musika Kultur ...
Auzoetako erronda egin ondoren, aurrekontuen behin betiko proposamena aurkeztuko du Udal Gobernu Taldeak bihar, herritarren aurrean. Batzarra 19:30ean izango da, udaletxeko areto nagusian. Herritarrei aurkezpenera agertzeko deia egin diete.
Urtero bezala, San Tomas feria egingo dute Lezon. Igandean izango da, Karlos Saldise plazan. Goizean izango da azoka, eta girorik ez da faltako bertan. Hasteko, Tomas Garbizu Musika Eskolako txistulariek diana egingo dute herriko kaleetan zehar, 11:00etan hasita. Ordu berean bilduko da Euskal Dantzazaleak taldea Saldisen. 11:00etan bilduko dira, eta arin-arina, fandangoa, larrain dantza, mutxikoak eta beste hainbat dantza egingo dituzte. Lehenengo zita Karlos Saldise plazan jarri badute ere, herriko kaleetan zehar ibiliko dira Euskal Dantzazaleak, 14:00ak arte. Baserritarrez jantzita joateko deia egin diete herritar guztiei, baita dantzetan parte hartzeko eskatu ere. San Tomas ferian ere Lezoko ikasleek eskolan egin dituzten txorimaloen erakusketa egingo dute plaza estalian. Ondoren, txorimalo onenari saria emango diote, 13:00etan. Hainbat produktu azokan Ekitaldi horiez guztiez gain, San Tomas ferian egon ohi diren produktuak dastatzeko aukera izango dute bertara hurbiltzen direnek. Horrela, taloak eta txistorra jateko aukera egongo da, baita euskal produktuak erostekoa ere.
Txostek larruzko paleta partida jokatuko du larunbatean Madalensoron pilotalekuan. 11:00etan izango da, eta oiartzuarrek Real Sociedad 3 taldea izango dute aurrean.
Urkabe Baita jauregia okupatu zutela laur urte paastu dira. Hori ospatzeko festa antolatu dute bertan bizi direnek, larunbaterako. 19:00etatik aurrera hainbat ekimen izango dira: musika, Dj Neir, Dj Pikaraza, Dj Sure, Dj Amaxkar, Dj Alberto Mingo…...
Iztietako Gurekin Auzo Elkarteak batzarra egingo du bihar arratsean, eta auzotar guztiak parte hartzera deitu ditu, “gure auzoaren gainean ditugun kezkak eta beharrak argi eta garbi adierazteko”. Batzarra San Jose parrokian egingo dute, 19:...
Alex Agirretxek Mexikoko Cozumelgo Ironmanean parte hartu zuen pasa den azaroaren 27an. Proba gogorra izan zen, batik bat beroari eta haizeari aurre egin behar izan ziotelako 2.300 parte hartzailek. Horrek ere eragin zion Agirretxeri, eta deshidratat...
Azken hilabeteetan hainbat bilera ireki antolatu ditu udalak herriko eragileekin. Horren harira, eta herriaren garapenerako duten garrantzia kontuan hartuta, merkatariekin batzarra egingo du bihar. Reina Aretoan izango da bilera 14:30ean, eta herriko m...
Asteburuan jokatutako jardunaldia txarra izan da Oiarso Saskibaloiko bi talde seniorrentzat: emakumeen taldeak 52-34 galdu zuen Tecnunen kontra, eta Bigarren Mailako gizonen taldeak, berriz, gutxigatik baina ezin izan zuen DKS garaitu Galtzarabordan. A...
Allerru eta Donibane judo taldeek urtea bukatzeko ekitaldia egin zuten lehengo larunbatean Donibaneko kiroldegian. Horrela, bi taldeetako haurrek erakustaldia egin zuten, entrenamendu motakoa. Andoni Cazorlak eta Jaione Ekisoianek (egungo Senior Mailako Espainiako Txapelduna) gidatu zuten entrenamendua. 10:30ean hasi zuten entrenamendua eta ordu eta erdiz ohiko ariketak egin zituzten judoka gazteek: jokuak, erorketak, jauziak, uchikomi-ak, randori-ak… Jarduera fisikoekin bukatzeko, lehiaketa egin zuten. Guztira 200 lagun baino gehiago bildu ziren Donibaneko kiroldegian. Txalo zaparrada artean hartu zituzten haurrak erakustaldia bukatu zutenean. Ondoren, talde argazkia atera zuten eta diplomak jaso zituzten, baita opari batzuk ere. Bazkaria Itsas Mendin Eguna, hala ere, ez zen kirol arlora mugatu. Donibanen bertan bazkaria egin zuten bi taldeetako partaide zein guraso eta lagunek. Guztira 60 lagun inguru bildu ziren Itsas Mendin. Allerru eta Donibane judo taldeetako arduradunek eskerrak eman dizkiete larunbatean bildutako gurasoei, «antolatzean emandako laguntzagatik».
Datozen urteetarako udal plana eragile, herritar eta erakundeetako ordezkariei aurkezteko ekitaldia egin zuen hilaren 3an udalak. Bertan, udal planean parte hartzeko gonbitea egin zien bildutakoei. Horretarako webgunea martxan jarri du, eta beraz, udal...