‘Ximeneiak’ filma emango dute bihar Mikelazulon
Mikelazulo Kultur Elkarteak antolatuta eta Zine Txiroa ekimenaren barruan, Ximeneiak filma emango dute bihar, 19:30etik aurrera. Zine Txiroan gizarte edukiak dituzten dokumentalak ematen dituzte hilean behin Errenteria-Oreretan. Biharko antolatu duten ...
Mikelazulo Kultur Elkarteak antolatuta eta Zine Txiroa ekimenaren barruan, Ximeneiak filma emango dute bihar, 19:30etik aurrera. Zine Txiroan gizarte edukiak dituzten dokumentalak ematen dituzte hilean behin Errenteria-Oreretan. Biharko antolatu duten emanaldian, Goizeder Urtasun iruindarrak 2008an egindako Ximeneiak lana ikusteko aukera izango dute elkartera hurbiltzen direnek.
Azkeneko 30 urteetako langileen mugimendua aztertu nahi duen proiektu dokumentala da Urtasunena, eta horretarako, Jose Ramon Urtasun margolariaren lagunen testigantzak baliatu ditu Goizeder Urtasunek. Lagun horiek lantegietako esplotazioa salatzen zuen koadro bana jaso zuten opari gisa 1970ko hamarkadaren bukaeran.
Ximeneiak proiektu dokumentalaren emanaldiaren ostean, solasaldia antolatu dute Mikelazuloko kideek, Goizeder Urtasun filmaren egilearekin, ikusitakoaren gaineko gogoeta egiteko.