2011/12/14

Disko eta liburu azokarekin batera, hainbat ekitaldi antolatu ditu Ttur-tturrek

Etzi hasi eta hilaren 24 arte egongo da irekita azoka; igandean Txerri Eguna egingo dute, herriko San Tomas  Gabonen atarian, beste behin, Disko Eta Liburu Azoka antolatu du Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak, Oiartzungo Udalaren laguntzarekin. Horren harira, hainbat ekimen antolatu dituzte, etzi hasi eta hilaren 24 arte. Eta igandean, ohi bezala, Txerri Eguna ospatuko dute. Azoka etzi irekiko dute, udaletxeko areto nagusian. Goiz eta arratsalde egongo da irekita: 10:30etik 13:00etara, eta 17:00etatik 20:00etara. Hala ere, Ttur-tturrek zehaztu duenez, hilaren 18an (igandean), 21ean (San Tomas) eta 24an (Gabon Gaua) arratsaldez itxita egongo da azoka. Bertara hurbiltzen direnek euskal disko eta liburuak topatuko dituzte. Gabon Gaua hurbiltzen ari den honetan, oparitarako hainbat ideia eskainiko dizkie Ttur-tturren azokak hurbiltzen direnei. Gainontzean beste hainbat ekitaldi ere antolatu dituzte: helduentzako ipuin kontaketa; kale ekintzako jolasak; haurrentzako ipuin kontaketa; film emanaldia, hitzaldia eta musika emanaldia (beheko egitarauan). Ttur-tturreko kideek zehaztu dutenez, haurrentzako jolasak Nekane Martiarenarekin elkarlanean antolatu dituzte. Martiarena larunbatero kale ekintzez arduratzen da, Ttak taldearekin. Bestalde, hilaren 23ko kontzertua berezia izango dela iragarri dute: «Entzuleek aukeratuko dituzte Ane Badiolak, Irati Odriozolak eta Joxeleon Kazabonek abestuko dituzte kantuak». Parte hartzeko deia Ttur-tturrek lan handia egin du ekimen horiek guztiak prestatzen, eta herritarrek parte hartzea da helburua. Hala, [...]

admin

Musika Eskolako abesbatza eta Kontserbatorioko akordeoi orkestraren emanaldia

Irungo Musika Eskolako abesbatzak eta Udal Kontserbatorioko akordeoien orkestrak kontzertua eskainiko dute ostegunean Amaia Kultur Zentroko auditorioan. Emanaldia doan izango da, baina gonbidapena beharko da sartzeko.

admin

Abaraxka, haur eta gurasoen festarekin joango da oporretara

Abaraxka ludotekak Gabonetako oporrengatik ateak itxiko ditu etzi, urtarrila arte. Hiruhilabete honi bukaera emateko, euskal jolas eta abestien festa prestatu dute egun horretarako ludotekako arduradunek, haur eta gurasoentzat. Gainera, aste honetan at...

admin

Bertako barazkiak modu osasungarrian nola kontsumitu azalduko dute

Arraztalo elkarteak hitzaldia antolatu du; bihar izango da, Elorsoro kiroldegiko bilera aretoan Arraztalo elkarteak galdera batekin piztu nahi du jendearen interesa: «Bazenekien azenario hostoak jan daitezkeela?». Jende gehienak ez daki hori. Horrega...

admin

‘Nagore’ filma emango dute ostiralean, pantaila handian

Helena Taberna zuzendariaren Nagore dokumentala emango dute ostiralean, abenduaren 16an, Amaia Kultur Zentroko auditorioan. Nagore Laffage gazte irundarraren heriotza lantzen du filmak. Nagoreren amak, Asun Casasolak hartzen du parte, eta badira familiakoen, biktimaren lagunen testigantzak ere, eta, orobat, epaiketa-prozesuan inplikatutako alderdien (fiskala, bi aldeen abokatuak eta genero bortizkeriaren aurkako kolektiboen ordezkariak) ikuspuntuak, artxiboko materiala, krimenaren berreraikitze-irudiak akusatuarekin eta epaiketaren hainbat zatirekin.  

admin
Gehiago