Iztietako Gurekin elkarteak batzarra egingo du bihar
Iztietako Gurekin Auzo Elkarteak batzarra egingo du bihar arratsean, eta auzotar guztiak parte hartzera deitu ditu, “gure auzoaren gainean ditugun kezkak eta beharrak argi eta garbi adierazteko”. Batzarra San Jose parrokian egingo dute, 19:...
Iztietako Gurekin Auzo Elkarteak batzarra egingo du bihar arratsean, eta auzotar guztiak parte hartzera deitu ditu, “gure auzoaren gainean ditugun kezkak eta beharrak argi eta garbi adierazteko”. Batzarra San Jose parrokian egingo dute, 19:45etik aurrera
Auzo elkarteak behin baino gehiagotan salatu du auzoan “segurtasun falta” dagoela, eta horren aurrean neurriak hartzeko galdegin dio udalari. Horren harira, Iztietan joan den hilabetean izandako gertakarien ondorioz, auzo elkarteko kideek bilera egin zuten Julen Mendoza alkatearekin, Luisma Diez Hirigintza eta Auzoetako zinegotziarekin, udaltzainen buruarekin eta Ertzaintzaren arduradunarekin. Bertan, hainbat neurri “berehala” martxan jartzea adostu zuten batzarrean izan zirenek, eta halaber, aurrera begirako berri batzuk proposatzeko konpromisoa hartu zuen udalak.
Biharko batzar horretan, hain zuzen, udalarekin adostu eta dagoeneko martxan dituzten, eta hartuko dituzten gainontzeko neurrien berri emango dute. Gurekin Auzo Elkarteko kideek jakinarazi dutenez, gainera, alkatea eta Luisma Diez eta Jose Manuel Ferradas zinegotziak bertan izango dira hartutako neurrien gaineko azalpenak zuzenean auzotarrei emateko.