Euskal Dantzazaleek parte hartuko dute San Tomas ferian
Urtero bezala, San Tomas feria egingo dute Lezon. Igandean izango da, Karlos Saldise plazan. Goizean izango da azoka, eta girorik ez da faltako bertan. Hasteko, Tomas Garbizu Musika Eskolako txistulariek diana egingo dute herriko kaleetan zehar, 11:00etan hasita. Ordu berean bilduko da Euskal Dantzazaleak taldea Saldisen. 11:00etan bilduko dira, eta arin-arina, fandangoa, larrain dantza, mutxikoak eta beste hainbat dantza egingo dituzte. Lehenengo zita Karlos Saldise plazan jarri badute ere, herriko kaleetan zehar ibiliko dira Euskal Dantzazaleak, 14:00ak arte. Baserritarrez jantzita joateko deia egin diete herritar guztiei, baita dantzetan parte hartzeko eskatu ere. San Tomas ferian ere Lezoko ikasleek eskolan egin dituzten txorimaloen erakusketa egingo dute plaza estalian. Ondoren, txorimalo onenari saria emango diote, 13:00etan. Hainbat produktu azokan Ekitaldi horiez guztiez gain, San Tomas ferian egon ohi diren produktuak dastatzeko aukera izango dute bertara hurbiltzen direnek. Horrela, taloak eta txistorra jateko aukera egongo da, baita euskal produktuak erostekoa ere.
Urtero bezala, San Tomas feria egingo dute Lezon. Igandean izango da, Karlos Saldise plazan. Goizean izango da azoka, eta girorik ez da faltako bertan. Hasteko, Tomas Garbizu Musika Eskolako txistulariek diana egingo dute herriko kaleetan zehar, 11:00etan hasita.
Ordu berean bilduko da Euskal Dantzazaleak taldea Saldisen. 11:00etan bilduko dira, eta arin-arina, fandangoa, larrain dantza, mutxikoak eta beste hainbat dantza egingo dituzte. Lehenengo zita Karlos Saldise plazan jarri badute ere, herriko kaleetan zehar ibiliko dira Euskal Dantzazaleak, 14:00ak arte. Baserritarrez jantzita joateko deia egin diete herritar guztiei, baita dantzetan parte hartzeko eskatu ere.
San Tomas ferian ere Lezoko ikasleek eskolan egin dituzten txorimaloen erakusketa egingo dute plaza estalian. Ondoren, txorimalo onenari saria emango diote, 13:00etan.
Hainbat produktu azokan
Ekitaldi horiez guztiez gain, San Tomas ferian egon ohi diren produktuak dastatzeko aukera izango dute bertara hurbiltzen direnek. Horrela, taloak eta txistorra jateko aukera egongo da, baita euskal produktuak erostekoa ere.