Mexikoko ironmana ez du bukatu
Alex Agirretxek Mexikoko Cozumelgo Ironmanean parte hartu zuen pasa den azaroaren 27an. Proba gogorra izan zen, batik bat beroari eta haizeari aurre egin behar izan ziotelako 2.300 parte hartzailek. Horrek ere eragin zion Agirretxeri, eta deshidratat...
Alex Agirretxek Mexikoko Cozumelgo Ironmanean parte hartu zuen pasa den azaroaren 27an. Proba gogorra izan zen, batik bat beroari eta haizeari aurre egin behar izan ziotelako 2.300 parte hartzailek. Horrek ere eragin zion Agirretxeri, eta deshidratatu egin zen igerian 3.800 metro egin ondoren, eta batik bat bizikletako 180 kilometroetan: goitika hasi zen. Korrikan hasi zenean posizioak errekuperatzen hasi zen, baina azkenean zorabiatu, eta proba uztea erabaki zuen