2011/11

Euskarazko prentsa, AEK-n

Oarso Bidasoko Hitza-ren zuzendari Urko Etxebestek hitzaldia eman zuen atzo goizean Antxoko Txirrita AEK euskaltegian. Bertan izan ziren ikasleek eta irakasleek Oarsoaldeko eta Bidasoko euskarazko egunkariaren gaineko xehetasunak jaso zituzten: noiz sortu zen, langileek nola lan egiten duten, zein produktu egiten dituzten… Hitzaldia bukatutakoan, ikasleek eta irakasleek galdera zorrotzak egiteko tartea baliatu zuten. Ondoren, talde argazkia atera zuten.

admin

Aitor Zabalarena, Euskal Herriko eztirik onena

Sanjuandarrak igandean Usurbilen jokatu zen Euskal Herriko XI. Ezti Txapelketa irabazi zuen beste behin. Aitor Zabalak irabazi zuen beste behin Usurbilgo Erle Egunaren barruan egiten zen Euskal Herriko Ezti Txapelketa, Mila lore deritzan kategorian. Kategoria berean beste 59 erlezainek aurkeztu zuten beren eztia. Aurtengoa XI. txapelketa izan da eta lehengo igandean jokatu zen. Ez da Aitor Zabalak irabazten duen lehenbiziko lehiaketa. 2006an, esaterako, berak irabazi zuen txapelketa kategoria berean, eta 2010ean bigarren saria irabazi zuen. Proiektu didaktikoa Orain dela hiru urte erabaki zuen erlezaintzan bete-betean aritzea Aitor Zabalak, ordura arte bere ogibidea zena utzita. Erlauntzak Jaizkibelen eta Oiartzunen ditu, eta Erleskola proiektu didaktikoa martxan jarri du. Webgunea ere badu: www.erlemundua.com helbidean, bere proiektuaren gainekoak sakonago ezagutu ditzake hala nahi duenak.

admin

Anbulatorioko lanak aurrera doaz pixkanaka

Aurrez fabrikatutako moduloak kokatu dituzte eta orain barrualdea atontzen ari dira. Antxon behin-behineko anbulatorioa eraikitzen ari dira. Usozko eremuko aparkalekuan jartzen ari dira aurrez fabrikatutako moduluak, eta dagoeneko osasun azpiegitura izango denaren egitura jarrita dago ia osotasunean. Orain, barrualdea behar bezala atontzea falta da. Behin betiko anbulatorio berria Luzuriagako lanen bigarren fasearen barruan eraikiko dute. Pasaiako Udalak dei egin dio Jaurlaritzari bigarren fase horri ahalik eta azkarren ekiteko.

admin

Iker Martinezen ‘Telefonica’ ontzia izan da Lurmutur Hirira iristen lehena

Iker Martinez Lizarduik gidatzen duen Telefonica Team-ek irabazi du Volvo Ocean Race munduko itzuliko lehen etapa, Alacant eta Lurmutur Hiria (Hego Afrika) artekoa. Hondarribiarraren ontzia 19:14an iritsi zen larunbatean kaira. Telefonica Team-ek 21 egun, bost ordu, hamalau minutu eta 25 segundo behar izan ditu Alacant eta Lur Mutur Hiri arteko 6.600 itsas miliak egiteko. Martinez Lizarduiren ontzia helmugaratu zenean Camper Emirates Team zen bigarrena, 205 itsas miliara, eta Groupama hirugarrena, 825 miliara. Hiru ontzi erretiratuta Volvo Ocean Racen parte hartzen duten beste hiru ontziak lehen etapatik erretiratu ziren. Gauzak ongi, hirurak prest egongo dira bigarren etaparako.

admin

Ama Guadalupekoako lipdub-ak Gazteako saria irabazi du

Ama Guadalupekoa ikastetxeak Petite soeur abestiarekin egindako lipdub bideo musikalak, boto gehien jaso eta Euskadi Gazteko Dida irrati saioko bigarren lipdub lehiaketa irabazi du. Hala jakinarazi zuen, ostiral goizeko saioan, Joxeina Etxeberriak. Leh...

admin

Bilduk Iparralde-Gal proiektuaren alde bozkatuko du gaurko udalbatzarrean

Irungo Bilduren udal taldeak baiezkoa emango dio Iparralde-Gal eremuaren hirigintza proiektuari, gaur arratsaldeko udalbatzarrean eztabaidatuko den gai korapilatsuenetako bati. Atzo komunikabideen aurrean eginiko agerraldian Oinatz Mitxelena bozeramaileak “hiriarentzako proiektu onuragarria” dela esan zuen, eta Doman enpresa bertatik Arasora joatea baliatuko lukeela gaineratu zuen. Domani egungo lur eremuan egoteko epea 2012ko ekainean bukatzen zaiola gogoratu zuen Mitxelenak. Garraio enpresak Bruesarekin duen kontratua data horretan amaitzen da, baina trukatze bat egiteko aukera hitzartuta dute bi aldeek. Horregatik erabakia ezin dela atzeratu argitu zuen Mitxelenak. Domanek Araso industriagunean pabilioi bat hartzeko nahia agertu du, eta egun kiebran den Bruesaren lurrak Kutxarentzat izango lirateke, higizezinen enpresak Arason duen beste lur zolu bat bezala. Kutxari Iparralde-Galeko lurra interesgarriagoa iruditzen zaio, eta Doman erosi duen TDG taldeak Arasokoa nahiago du bere jarduera burutzeko. Hortaz, gaurko plenoak proiektuari behin behineko onarpena emanez gero, lurren trukea egiteko aukera izango luke TDG-k. Ondorioz, heldu ekainetik aurrera Iparralde-Gal eremu osoa bi erakunderen esku geratuko litzateke, Udalaren eta Kutxaren esku. Mitxelenak adierazi zuenez, “Iparralde-Gal hau ez da epe motzera gauzatuko”; ordua iristen denean udal gobernuak eta Kutxak zehaztuko dute proiektua. Estadio berri bat Iparralde-Galerako egitasmoak Gal Stadiuma lekuz aldatzea aurreikusten du; hamabost urte besterik ez ditu, baina akats larriak ditu, eta [...]

admin

Bigarren Mailara igotzea lortu du EPLEk

Aitor Odriozola eta Antton Aranburuk osatutako taldea Bigarren Mailan izango da hurrengo urtean. Ostiralean eskuz binakako Gipuzkoako Txapelketako final-laurdenak jokatu zituzten Usurbil 1 taldearen kontra, eta errenteriarrek 22-8 irabazi zuten. Horri ...

admin

Touring lider jarri da, larunbatean irabazita

Touring liderra da, larunbatean Lasarte-Oriako Ostadar taldeari 2-0 irabazi ondoren. 28 puntu dituzte orain gorritxoek, lasartearrek baino bat gehiago. Beti Onak, berriz, 2-0 garaitu zuen larunbatean Tolosa B etxean. Garaipen horren ondorioz, zazpigarr...

admin

Azaroko udalbatzarra bihar egingo dute

Hilabeteko azken asteazkenean egin ohi dute udaleko kideek ohiko udalbatzarra. Bihar egingo dute azaroari dagokiona, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Gai zerrendan honako mozioak jorratuko dituzte, besteak beste: Emakumeenganako Indarkeriaren Aurk...

admin

Alkartasunaren loteria larunbata arte salgai

Alkartasuna dantza taldearen loteria nahi duenak aste honetan du erosteko azken aukera. Gaur, 18:30etik 22:00etara eta larunbatean, 17:00etatik 19:00etara.

admin

EHEk Carrefourren hizkuntza urraketak salatu ditu

Pasa den hilaren 17an, EHE Euskal Herrian Euskaraz taldea hizkuntza eskubideen urraketa salatzera gerturatu zen herrian dagoen Carrefour merkatal zentrora. Euskal Herrian Euskaraz-eko kideek Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneko beste kideen babesa jaso zuten, eta horiek ere, merkatal gune horretan euskararen egoera «larria» dela salatu zuten. Carrefourreko erreklamazioa orriak betetzeaz gain, Hizkuntz Eskubideen Behatokira ere helarazi dituzte kexak, behatokiak berak hizkuntza urraketak salatzeko eskaintzen duen orria betez. Oiartzungo Euskal Herrian Euskarazek urteak daramatza euskararen «egoera larria» salatzen herriko bi merkatal zentroetan. Baina, hala ere, Carrefourren jarrera salatu du bereziki: «Aurrerapausoak eman beharrean, atzerapausoak ematen ari da: errotulu berriak gaztelaniaz soilik jarri ditu, kaxa lagunak erdal hizkuntzetan soilik eskaintzen ditu…». Euskal Herrian Euskarazeko kideek, herritarrak hizkuntza urraketa horie erantzuna ematea animatu dituzte, «merkatal zentroko erreklamazio orriak betez, edo Oiartzungo udaletxeko informazio bulegoan dauden Behatokiko orriak betez».

admin

Frantziako ikasleak Hondarribian

Frantziako Brest hiriko Lycée Amiral Ronarc’h ikastetxeko ikasle talde bat izan da aste honetan Hondarribian. Talaia Institutuko kideekin egin dute elkartrukea eta Txomin Sagarzazuk, Hezkuntza zinegotziak, harrera egin die Hondarribiko udaletxean. Frantziako ikasleak hondarribiarren etxeetan izan dira, eta bertako ohiturak bizitzeko aukera izan dute. Hondarribiako ikasleek, Brest Frantziako mendebaldean dagoen itsas hiria bisitatuko dute 2012aren hasieran.

admin

Oiartzungo kirol emaitzak

FUTBOLA Ohorezko Erregional Maila. Oiartzun-Behobia: 1-0. Espainiako Estatua. Emakumeen Bigarren Maila. San Juan-Oiartzun: 0-0. SASKIBALOIA Helduen Hirugarren Maila. Billabona- Saskilagunak: 53-45. Gazteen A taldea. Saskilagunak-Zarautz: 61-54. ...

admin

Udalak Iztietako gaia “objektiboki” lantzeko eskatu du

Errenteriako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak Iztietako egoeraren berri emateko garaian objektibitateari lehentasuna emateko eskatu die hedabide guztiei: “Modu horretan, denok benetako eta egiaztatutako informazioa jasoko dugulako, eta Iztieta au...

admin

Ereintzak garaipena lortu du etxean

Ereintza Eskubaloi Taldeak 33-20 irabazi zuen larunbatean Trapagaran taldearen kontra. Errenteriarrak bigarrenak dira sailkapenean, liderretik puntu bakar batera.

admin

Lorea Intxaurrandieta bigarrena Euskal Kantuen Gipuzkoako Txapelketan

Lorea Intxaurrandieta lezoarra bigarren postuan gelditu da Euskal Kantuen Gipuzkoako Txapelketan XV. ekitaldian, bakarlarien mailan.   Igandean jokatu zuten finala, Donostiako Antzoki Zaharrean. Intxaurrandietaren aurretik geratu zen Jon Antza donostiarra. Iaz lortu zuen sorkuntza berri onenari saria ezin izan zuen errepikatu abeslari lezoarrak. Faltan zaitut abestia kantatu zuen Intxaurrandietak. Parte hartu duen hirugarren urtea da.   Beste sailei dagokienez, talde onenaren saria Keiran taldeak eskuratu zuen. Ez zen bertako partaideek lortu zuten sari bakarra izan. Bikoteen mailan talde horretako Nora Salvador eta Marta Olea gailendu ziren.

admin

2012ko aurrekontuen hasierako proposamena onartu dute Lezon

Datorren urteko udal aurrekontuen hasierako proposamena onartu zuten pasa den ostegunean Lezoko Udalbatzak. Bilduko zortzi zinegotziren (Lucia Aranburuk utzi egin du kargua, eta bere ordezko izango denak ez du kargurik hartu oraindik) aldeko botoekin atera zen aurrera proposamena. EAJk eta PSE-EEk kontra bozkatu zuten.   Jeltzaleek orain dela aste batzuk egindako eskaerengatik bozkatu zuten kontra. Horrela, Bilduren kartelak kentzeko erabilitako diru partida koalizioak ordaintzeko eskatu zuten, baita Lezo aldizkariaren 5. zenbakiaren kostua ere. Horrez gain, jai egitaraua eurek ordaintzeko eskatu zuten eta aholkulariaren figura desagerrarazteko.   Mikel Antxon Arrizabalaga sozialistak, aldiz, inbertsioen aldetik nahiko «pobrea» dela esan zuen. Horrez gain, Lizeoari diru laguntza ematea Eusko Jaurlaritzaren eskumena dela adierazi zuen. Horrez gain, UEMAri, presoen familiei eta “nazioarteko elkartasunari” bideratutako diru partidei kritikak ere egin zizkien. Bilduko Ainhoa Intxaurrandietak erantzun zion presoen familiei laguntzak ematen dizkietela bidaiaren gastuei aurre egiteko, «dispertsioari aurre egiteko», zehaztu zuenez. “Zure alderdiak badaki zerbait horri buruz”, gehitu zuen. Ogasun saileko beste lau puntu ere aztertu zituzten.     Lau mozio EAJk eta PSE-EEk bakearen gaineko mozioa bertan behera utzi zuten, «egoera berriagatik». Bilduk, hala ere, presoen gaineko mozioa aurkeztu zuen, Gernikakko Akordioa eta Aietekoa betetzeko eskatuz. Euren botoekin atera zen aurrera. EAJ abstenitu eta PSE-EEk kontra [...]

admin

Errenteriako Atletismo Taldekoak Irunen lehiatuko dira etzi

Atletsimo taldekoak plaiaundin lehiatuko dira

admin

Pintxo poteoa izango da ostegunetan

Etzitik hasita, eta abendu osoan ostegunero, pintxo poteoa izango da herriko zenbait tabernetan. Hala, 19:30etik 21:00etara, edari bat hartzearekin batera, erakusmahaian jarritako pintxo bat hartzeko aukera izango du bezeroak. Ekimen horretan, Gailur, ...

admin
Gehiago