Iker Martinezen ‘Telefonica’ ontzia izan da Lurmutur Hirira iristen lehena
Iker Martinez Lizarduik gidatzen duen Telefonica Team-ek irabazi du Volvo Ocean Race munduko itzuliko lehen etapa, Alacant eta Lurmutur Hiria (Hego Afrika) artekoa. Hondarribiarraren ontzia 19:14an iritsi zen larunbatean kaira. Telefonica Team-ek 21 egun, bost ordu, hamalau minutu eta 25 segundo behar izan ditu Alacant eta Lur Mutur Hiri arteko 6.600 itsas miliak egiteko. Martinez Lizarduiren ontzia helmugaratu zenean Camper Emirates Team zen bigarrena, 205 itsas miliara, eta Groupama hirugarrena, 825 miliara. Hiru ontzi erretiratuta Volvo Ocean Racen parte hartzen duten beste hiru ontziak lehen etapatik erretiratu ziren. Gauzak ongi, hirurak prest egongo dira bigarren etaparako.
Iker Martinez Lizarduik gidatzen duen Telefonica Team-ek irabazi du Volvo Ocean Race munduko itzuliko lehen etapa, Alacant eta Lurmutur Hiria (Hego Afrika) artekoa. Hondarribiarraren ontzia 19:14an iritsi zen larunbatean kaira. Telefonica Team-ek 21 egun, bost ordu, hamalau minutu eta 25 segundo behar izan ditu Alacant eta Lur Mutur Hiri arteko 6.600 itsas miliak egiteko. Martinez Lizarduiren ontzia helmugaratu zenean Camper Emirates Team zen bigarrena, 205 itsas miliara, eta Groupama hirugarrena, 825 miliara.
Hiru ontzi erretiratuta
Volvo Ocean Racen parte hartzen duten beste hiru ontziak lehen etapatik erretiratu ziren. Gauzak ongi, hirurak prest egongo dira bigarren etaparako.


