Aitor Zabalarena, Euskal Herriko eztirik onena

Sanjuandarrak igandean Usurbilen jokatu zen Euskal Herriko XI. Ezti Txapelketa irabazi zuen beste behin. Aitor Zabalak irabazi zuen beste behin Usurbilgo Erle Egunaren barruan egiten zen Euskal Herriko Ezti Txapelketa, Mila lore deritzan kategorian. Kategoria berean beste 59 erlezainek aurkeztu zuten beren eztia. Aurtengoa XI. txapelketa izan da eta lehengo igandean jokatu zen. Ez da Aitor Zabalak irabazten duen lehenbiziko lehiaketa. 2006an, esaterako, berak irabazi zuen txapelketa kategoria berean, eta 2010ean bigarren saria irabazi zuen. Proiektu didaktikoa Orain dela hiru urte erabaki zuen erlezaintzan bete-betean aritzea Aitor Zabalak, ordura arte bere ogibidea zena utzita. Erlauntzak Jaizkibelen eta Oiartzunen ditu, eta Erleskola proiektu didaktikoa martxan jarri du. Webgunea ere badu: www.erlemundua.com helbidean, bere proiektuaren gainekoak sakonago ezagutu ditzake hala nahi duenak.

Sanjuandarrak igandean Usurbilen jokatu zen Euskal Herriko XI. Ezti Txapelketa irabazi zuen beste behin.

Aitor Zabalak irabazi zuen beste behin Usurbilgo Erle Egunaren barruan egiten zen Euskal Herriko Ezti Txapelketa, Mila lore deritzan kategorian. Kategoria berean beste 59 erlezainek aurkeztu zuten beren eztia.

Aurtengoa XI. txapelketa izan da eta lehengo igandean jokatu zen. Ez da Aitor Zabalak irabazten duen lehenbiziko lehiaketa. 2006an, esaterako, berak irabazi zuen txapelketa kategoria berean, eta 2010ean bigarren saria irabazi zuen.

Proiektu didaktikoa

aitor zabala eztigilea

aitor zabala eztigilea

Orain dela hiru urte erabaki zuen erlezaintzan bete-betean aritzea Aitor Zabalak, ordura arte bere ogibidea zena utzita. Erlauntzak Jaizkibelen eta Oiartzunen ditu, eta Erleskola proiektu didaktikoa martxan jarri du. Webgunea ere badu: www.erlemundua.com helbidean, bere proiektuaren gainekoak sakonago ezagutu ditzake hala nahi duenak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.