Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

2012ko aurrekontuen hasierako proposamena onartu dute Lezon

Datorren urteko udal aurrekontuen hasierako proposamena onartu zuten pasa den ostegunean Lezoko Udalbatzak. Bilduko zortzi zinegotziren (Lucia Aranburuk utzi egin du kargua, eta bere ordezko izango denak ez du kargurik hartu oraindik) aldeko botoekin atera zen aurrera proposamena. EAJk eta PSE-EEk kontra bozkatu zuten.   Jeltzaleek orain dela aste batzuk egindako eskaerengatik bozkatu zuten kontra. Horrela, Bilduren kartelak kentzeko erabilitako diru partida koalizioak ordaintzeko eskatu zuten, baita Lezo aldizkariaren 5. zenbakiaren kostua ere. Horrez gain, jai egitaraua eurek ordaintzeko eskatu zuten eta aholkulariaren figura desagerrarazteko.   Mikel Antxon Arrizabalaga sozialistak, aldiz, inbertsioen aldetik nahiko «pobrea» dela esan zuen. Horrez gain, Lizeoari diru laguntza ematea Eusko Jaurlaritzaren eskumena dela adierazi zuen. Horrez gain, UEMAri, presoen familiei eta “nazioarteko elkartasunari” bideratutako diru partidei kritikak ere egin zizkien. Bilduko Ainhoa Intxaurrandietak erantzun zion presoen familiei laguntzak ematen dizkietela bidaiaren gastuei aurre egiteko, «dispertsioari aurre egiteko», zehaztu zuenez. “Zure alderdiak badaki zerbait horri buruz”, gehitu zuen. Ogasun saileko beste lau puntu ere aztertu zituzten.     Lau mozio EAJk eta PSE-EEk bakearen gaineko mozioa bertan behera utzi zuten, «egoera berriagatik». Bilduk, hala ere, presoen gaineko mozioa aurkeztu zuen, Gernikakko Akordioa eta Aietekoa betetzeko eskatuz. Euren botoekin atera zen aurrera. EAJ abstenitu eta PSE-EEk kontra [...]

admin
Bidasoa
2011/11/29

Datorren urteko udal aurrekontuen hasierako proposamena onartu zuten pasa den ostegunean Lezoko Udalbatzak. Bilduko zortzi zinegotziren (Lucia Aranburuk utzi egin du kargua, eta bere ordezko izango denak ez du kargurik hartu oraindik) aldeko botoekin atera zen aurrera proposamena. EAJk eta PSE-EEk kontra bozkatu zuten.Boliduko zinegotzi batzuk, azaroko ohiko plenoan

 

Jeltzaleek orain dela aste batzuk egindako eskaerengatik bozkatu zuten kontra. Horrela, Bilduren kartelak kentzeko erabilitako diru partida koalizioak ordaintzeko eskatu zuten, baita Lezo aldizkariaren 5. zenbakiaren kostua ere. Horrez gain, jai egitaraua eurek ordaintzeko eskatu zuten eta aholkulariaren figura desagerrarazteko.

 

Mikel Antxon Arrizabalaga sozialistak, aldiz, inbertsioen aldetik nahiko «pobrea» dela esan zuen. Horrez gain, Lizeoari diru laguntza ematea Eusko Jaurlaritzaren eskumena dela adierazi zuen. Horrez gain, UEMAri, presoen familiei eta “nazioarteko elkartasunari” bideratutako diru partidei kritikak ere egin zizkien. Bilduko Ainhoa Intxaurrandietak erantzun zion presoen familiei laguntzak ematen dizkietela bidaiaren gastuei aurre egiteko, «dispertsioari aurre egiteko», zehaztu zuenez. “Zure alderdiak badaki zerbait horri buruz”, gehitu zuen. Ogasun saileko beste lau puntu ere aztertu zituzten.

 

 

Lau mozio

EAJk eta PSE-EEk bakearen gaineko mozioa bertan behera utzi zuten, «egoera berriagatik». Bilduk, hala ere, presoen gaineko mozioa aurkeztu zuen, Gernikakko Akordioa eta Aietekoa betetzeko eskatuz. Euren botoekin atera zen aurrera. EAJ abstenitu eta PSE-EEk kontra bozkatu zuen.

 

Genero indarkeriaren kontrako adierazpen instituzionala ere egin zuten. Horrez gain, EAJk Gipuzkoako Hiri Hondakinen Partzuergoaren proposamena eraman zuen plenora: hondakinak kudeatzeko plantaren alde, zabortegiak ixtearen alde eta birziklatzearen alde. Bilduren testu alternatiboa bozkatu zuten, euren aldeko botoekin.

 

Bestalde, 2010eko aurrekontuan 500.000 euroko ordainketak aurrekontutik pasatu ez zirela ikertzeko onartu zuten, Bilduko bi zinegotziren abstentzioarekin.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.