Lorea Intxaurrandieta bigarrena Euskal Kantuen Gipuzkoako Txapelketan
Lorea Intxaurrandieta lezoarra bigarren postuan gelditu da Euskal Kantuen Gipuzkoako Txapelketan XV. ekitaldian, bakarlarien mailan. Igandean jokatu zuten finala, Donostiako Antzoki Zaharrean. Intxaurrandietaren aurretik geratu zen Jon Antza donostiarra. Iaz lortu zuen sorkuntza berri onenari saria ezin izan zuen errepikatu abeslari lezoarrak. Faltan zaitut abestia kantatu zuen Intxaurrandietak. Parte hartu duen hirugarren urtea da. Beste sailei dagokienez, talde onenaren saria Keiran taldeak eskuratu zuen. Ez zen bertako partaideek lortu zuten sari bakarra izan. Bikoteen mailan talde horretako Nora Salvador eta Marta Olea gailendu ziren.
Lorea Intxaurrandieta lezoarra bigarren postuan gelditu da Euskal Kantuen Gipuzkoako Txapelketan XV. ekitaldian, bakarlarien mailan.
Igandean jokatu zuten finala, Donostiako Antzoki Zaharrean. Intxaurrandietaren aurretik geratu zen Jon Antza donostiarra. Iaz lortu zuen sorkuntza berri onenari saria ezin izan zuen errepikatu abeslari lezoarrak. Faltan zaitut abestia kantatu zuen Intxaurrandietak. Parte hartu duen hirugarren urtea da.
Beste sailei dagokienez, talde onenaren saria Keiran taldeak eskuratu zuen. Ez zen bertako partaideek lortu zuten sari bakarra izan. Bikoteen mailan talde horretako Nora Salvador eta Marta Olea gailendu ziren.