Aitor Odriozola eta Antton Aranburuk osatutako taldea Bigarren Mailan izango da hurrengo urtean. Ostiralean eskuz binakako Gipuzkoako Txapelketako final-laurdenak jokatu zituzten Usurbil 1 taldearen kontra, eta errenteriarrek 22-8 irabazi zuten. Horri ...
Touring liderra da, larunbatean Lasarte-Oriako Ostadar taldeari 2-0 irabazi ondoren. 28 puntu dituzte orain gorritxoek, lasartearrek baino bat gehiago. Beti Onak, berriz, 2-0 garaitu zuen larunbatean Tolosa B etxean. Garaipen horren ondorioz, zazpigarr...
Hilabeteko azken asteazkenean egin ohi dute udaleko kideek ohiko udalbatzarra. Bihar egingo dute azaroari dagokiona, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Gai zerrendan honako mozioak jorratuko dituzte, besteak beste: Emakumeenganako Indarkeriaren Aurk...
Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira, Errenteriako Udalak erakunde adierazpena egin du. Bertan, “gizartean irauten duen gaitz horren kontra” lanean jarraitzeko konpromisoa hartu du udalak. Ildo horretatik, inda...
Aiako Harria eta Erlaitz: misterioz betetako paraje liluragarria Itziar Villarren erakusketa ireki dute Modotti tailerrean. Argazki erakusketa abenduaren 11ra arte izango da zabalik, 17:30etik 20:00etara lanegunetan, eta 11:00etatik 14:00etara larunbat...
FUTBOLA Erregional Ohorezko Maila Hondarribia-Pasaia 2-2 SASKIBALOIA Emakumeen Liga Ros Casares-Hondarribia Irun 89-52
Merkatariek atzo abiatu zuten udazkeneko kanpaina abenduaren 24ra bitartean egongo da martxan. 10, 20, 50 eta 100 euroko sariak banatuko ditu Laurak Batek abenduaren 24a bitartean. Atzo abiatu zuten merkatariek udazkeneko kanpaina, eta martxan den bitartean, Laurak Bateko txartelarekin ordaintzen duten bezeroek diru sariak eskuratzeko aukera izango dute. Ostirala goizean aurkeztu zuten udazkeneko kanpaina merkatariek, Trintxerpeko alkateordetzan egindako agerraldian. Elkarteko presidente Ramon Ilarregirekin batera, Foto Cano argazki dendako Ruben Carretero eta Modas Molona jantzi dendako Piedad Blazquez aritu ziren kanpainaren nondik norakoak azaltzen. Zehaztu zutenez, 53 dendak parte hartuko dute kanpainan: 24 Trintxerpekoak, 28 Antxokoak eta Donibaneko bat. Bezeroek elkartearen logoa topatuko dute sariak banatuko dituzten dendetan.
Gaurtik hasi eta abenduaren 25era bitartean Uxune Aizpurua oiartzuarraren argazki erakusketa egongo da jarrita Mikelazulon. Bertan, Marokon ateratako irudiak ikusi ahal izango dira. Zehazki, Chaouen, Tanger, Marrakex eta Assilahnen egindako argazkiak. ...
Errenteriako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak Iztietako egoeraren berri emateko garaian objektibitateari lehentasuna emateko eskatu die hedabide guztiei: “Modu horretan, denok benetako eta egiaztatutako informazioa jasoko dugulako, eta Iztieta au...
Ereintza Eskubaloi Taldeak 33-20 irabazi zuen larunbatean Trapagaran taldearen kontra. Errenteriarrak bigarrenak dira sailkapenean, liderretik puntu bakar batera.
Lorea Intxaurrandieta lezoarra bigarren postuan gelditu da Euskal Kantuen Gipuzkoako Txapelketan XV. ekitaldian, bakarlarien mailan. Igandean jokatu zuten finala, Donostiako Antzoki Zaharrean. Intxaurrandietaren aurretik geratu zen Jon Antza donostiarra. Iaz lortu zuen sorkuntza berri onenari saria ezin izan zuen errepikatu abeslari lezoarrak. Faltan zaitut abestia kantatu zuen Intxaurrandietak. Parte hartu duen hirugarren urtea da. Beste sailei dagokienez, talde onenaren saria Keiran taldeak eskuratu zuen. Ez zen bertako partaideek lortu zuten sari bakarra izan. Bikoteen mailan talde horretako Nora Salvador eta Marta Olea gailendu ziren.
Datorren urteko udal aurrekontuen hasierako proposamena onartu zuten pasa den ostegunean Lezoko Udalbatzak. Bilduko zortzi zinegotziren (Lucia Aranburuk utzi egin du kargua, eta bere ordezko izango denak ez du kargurik hartu oraindik) aldeko botoekin atera zen aurrera proposamena. EAJk eta PSE-EEk kontra bozkatu zuten. Jeltzaleek orain dela aste batzuk egindako eskaerengatik bozkatu zuten kontra. Horrela, Bilduren kartelak kentzeko erabilitako diru partida koalizioak ordaintzeko eskatu zuten, baita Lezo aldizkariaren 5. zenbakiaren kostua ere. Horrez gain, jai egitaraua eurek ordaintzeko eskatu zuten eta aholkulariaren figura desagerrarazteko. Mikel Antxon Arrizabalaga sozialistak, aldiz, inbertsioen aldetik nahiko «pobrea» dela esan zuen. Horrez gain, Lizeoari diru laguntza ematea Eusko Jaurlaritzaren eskumena dela adierazi zuen. Horrez gain, UEMAri, presoen familiei eta “nazioarteko elkartasunari” bideratutako diru partidei kritikak ere egin zizkien. Bilduko Ainhoa Intxaurrandietak erantzun zion presoen familiei laguntzak ematen dizkietela bidaiaren gastuei aurre egiteko, «dispertsioari aurre egiteko», zehaztu zuenez. “Zure alderdiak badaki zerbait horri buruz”, gehitu zuen. Ogasun saileko beste lau puntu ere aztertu zituzten. Lau mozio EAJk eta PSE-EEk bakearen gaineko mozioa bertan behera utzi zuten, «egoera berriagatik». Bilduk, hala ere, presoen gaineko mozioa aurkeztu zuen, Gernikakko Akordioa eta Aietekoa betetzeko eskatuz. Euren botoekin atera zen aurrera. EAJ abstenitu eta PSE-EEk kontra [...]
Atletsimo taldekoak plaiaundin lehiatuko dira
Etzitik hasita, eta abendu osoan ostegunero, pintxo poteoa izango da herriko zenbait tabernetan. Hala, 19:30etik 21:00etara, edari bat hartzearekin batera, erakusmahaian jarritako pintxo bat hartzeko aukera izango du bezeroak. Ekimen horretan, Gailur, ...
Zinemaren txanda izango da da bihar Abaraxka Udal Ludotekan. 16:30etik 19:30era izango dute zinemaz gozatzeko aukera haurrek. Arratsaldero zerbait ezberdina antolatzen saiatzen dira ludotekako arduradunak.
Hondarribiko kirolariek bat egin zuten iragan ostiralean San Pedro kalean egin zuten presoen eskubideen aldeko elkarretaratzearekin. Presoen senide eta lagunekin parte hartu zuten mobilizazioan. Hilabeteko azken ostiralero bezala, presoen eskubideak errespetatuak izatea eskatu zuten, eta hirian itsasoko nahiz lurreko kirolak egiten direnez, arraunlariak, surflariak, txirrindulariak eta bestelako kirolariak presoei euren babesa ematera hurbildu ziren San Pedro kalera.
Portua auzoko merkatari eta ostalariek protesta kartelak jarri dituzte, Alkate honek ez du entzuten leloarekin. Aitor Kerejetaren jarrera salatu nahi dute horrela. Matxin de Artzu kalean egiten ari diren lanak direla medio, San Pedro kalea arratsaldetan irekitzeko aukeraz hitz egin nahi dute merkatariek alkatearekin. «Baina alkateak ez du taldeko bilera bat egin nahi, eta BAZera joateko aukera eman digu, udalarekin bakarka biltzeko», azaldu dute merkatariek. Ekimena ez dute Higerrek eta Hondarribiko Ostalaritza Elkartekoek sustatu; dendariak bere kabuz hasi dira aldarrikapenak egiten. Elkarteekin bilera egingo dute Aitor Kerejetak esan du ez duela merkatariak entzuteko arazorik: «Higerrekin eta ostalarien elkartearekin bilera egingo dugu datorren astean. Krisiak ekarri duen salmenten beherakada SanPedro kalea irekita konpoduko dela zalantzan jartzen dut. Lanek eragina izan dezakete, baina bukatutakoan, onuragarri izango dira hiriarentzat eta sektorearentzat».
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek emanaldia egingo dute igandean Jostaldi pilotalekuan. Bi emanaldi egingo dituzte, 16:00etan eta 18:30ean, eta sarrerek zazpi euroko prezioa dute. Sarrerak Irungo AEKn, Arma plazako turismo bulegoan eta kirol ka...