
Gpuntua Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako Arrasateko finalaurrekoa jokatu zuen larunbatean Alaia Martin bertsolariak. Saioa jokatu ondoren, puntu gehien bildu eta finalerako txartela lortu zuen bertsolaria Beñat Gaztelumendi izan zen. Hurrenez hurren...

Ficoban egingo dute aurten Irungo IV. Komikirun Komiki Azoka. Abenduaren 9tik 11ra izango da, eta berritasun nagusiena horixe bera da, leku aldaketa. Izan ere, orain arteko hiru ekitaldiak Zabaltza plazan egin dituzte. Aurtengo ekitaldiko kartela Gorka...

Hiri Debekatuaren Mapa programaren ondorio eta proposamenen txostena aurkeztu zuten larunbat eguerdian Oiasso Erromatar Museoaren hitzaldi aretoan. 2009an eta iaz Bilgune Feministak Katea eta Arbes auzoetan egindakoa oinarritzat hartuz, urrian hainbat tailer egin zituzten auzoz auzo, emakumeentzako seguruak ez diren lekuak zehazteko. Ikastaroetan landutakoarekin Murgibe aholkularitza enpresak txosten bat prestatu du, udaleko zenbait sailetan banatuko dutena. Puntu ilunetako batzuk zuzentzeko proposamenak ditu txostenak, eta beste batzuk Berdintasun eta Hiri Antolamendu Orokorreko planetan, besteak beste, kontuan hartuko dituzte. Urriko ikastaroetan parte hartu zuten zenbait emakume hurbildu ziren larunbatean Oiassora, haiek egindako ekarpenak jasotzen dituen txostenaren aurkezpenera. Sinesteko ekitaldi bat izan zen, emakumeek Irungo hirigintzan eragin dezaketela sinesteko. Bilgune Feministako kide Oihana Etxebarrietak sinestearen garrantzia nabarmendu zuen. «Gure iritziak aintzat hartuko ez dituztela pentsatzera ohituta gaude», esan zuen. Bere ustez, Hiri Debekatuaren Mapa osatzen lagundu duten emakumeen ekarpena garrantzitsua izan da, «nahiz eta zenbakiz txikia izan den». Maite Cruzado Gizarte Ongizateko ordezkariak Bilguneak hasitako lana txalotu zuen: «Katean eta Arbesen egindako lana aurkeztera udalera etorri zirenean, ideia zoragarria iruditu zitzaigun, hiriko beste auzoetara nahitaez hedatu beharrekoa». Hala egin zuten, Emakundek propio emandako diru laguntza baliatuz. Emakunderen zigilua Alicia Mitxelena Ongizate Saileko teknikariak Emakunderen laguntza eskertu zuen: «Batetik, komunikazio kanpaina egiten lagundu digu; [...]

Nevsky Prospect argitaletxeko sortzaile den James Womack idazle eta itzultzaileak Errusiako literatura iraultzaren ondorengo goiburuko hitzaldia eskainiko du heldu den asteazkenean, hilaren 30ean, Ikust Alaia udal liburutegian. Ekitaldia denei irekia da, eta 19:30ean hasiko da. Belen Sierra Kultura ordezkariak adierazi du Womacken solasaldia Eusko Jaurlaritzak abiatutako eta Irungo Udalak lagundutako Munduko Paisaiak programaren barruan kokatzen dela. “Ekimen honen bitartez literaturaren aldetik beste kultura eta errealitate batzuk ezagutarazi nahi ditugu”, argitu zuen Sierrak. James Womack Cambridgen (Ingalaterra) jaio zen 1979. urtean. Oxfordeko unibertsitatean errusiar eta ingeles filologia ikasketak egin zituenm eta mende hasieran Errusian bi izan zen bi urtez. 2008an Madridera joan zen bizitzera eta han Nevsky Prospects argitaletxea sortu zuen, literatura errusiarrari zuzendutakoa. Hainbat itzulpen egin ditu errusieratik gaztelerara, haien artean, Dostoievski, Pushkin eta Turgueneven liburuenak. Madrilgo Complutense unibertsitatean literatura irakaslea da, eta Revista de Libros eta Times Literary Supplement aldizkarietan errusiar literaturari buruzko erreseinak idazten ditu.

Heldu den larunbatean, abenduaren 3an, Antxeta irrati librearen aldeko bertso bazkaria egingo dute Bidasoko Euskal Kultur Elkartean (EKT). Julio Soto, Alaia Matin, Julen Zelaieta eta Unai Muñoa bertsolariak ariko dira. Dagoeneko sarrerak eros daitezke Irungo Hazia eta Sunbilla ostatuetan, eta Hondarribiko Etxeberria tabernan. Bertso bazkarirako txartelen prezioa 15 eurokoa da.

Carlos Agustinek zuzentzen duen mintegiak Lewis Milestone errusiar-estatubatuar —Lev Milstein Errusian jaio zen, eta AEBn aldatu zuen izena— zuzendariaren zinema diskurtsoa aztertuko du ostegunean, abenduaren 1ean, Ikust Alaia udal liburutegian. A...

IPK Prod-k, Iparraldeko Konpilazioaren tokiko musika taldeen sustengurako elkarteak, Olentzero Rock eguna antolatu du larunbaterako Merkatu Zaharrean. Egun osoko besta izanen da, gauean hiru rock eta reggae taldeen kontzertuarekin amaituko dena. Sarrer...

Heldu den urteko Inauterietako desfilean parte hartu nahi duten konpartsek izena eman dezakete dagoeneko; urtarrilaren 13ra arte eman dezakete. Horretarako Herritarrak Atenditzeko Zentroaren bulegoan har ditzakete bete beharreko orriak (Juan de la Cruz...

Bihar bingo arratsaldea antolatu dute Argoiak kultur elkarteko egoitzan. Argoiakeko emakumeak asteazkenero biltzen dira ekitaldi bat egiteko; gehienetan haien egoitzan egiten dute, 17:00etan, irteerak direnean salbu.

Hiru gonbidatu izango dira bihar Oiartzun Irratiko Kirolez blai! saioan: Oskitz Saizar Oiartzun Kirol Elkarteko areto futboleko jokalaria (Lehen Mailan dago); Xabi Lopez Power Rangers taldeko areto futboleko jokalaria (Bigarren Maila), eta Gaizka Saiza...

Oarsoaldeak proiektua aurkeztuko du bihar: erakundeak eta sortzaileak harremanetan jarriko ditu, berrikuntza proiektuetan batera lan egiteko. «Martxan dituzten kolaborazioei buruz hitz egingo digute eta diziplina eta pertsona ezberdinen arteko interse...

EBk hutsik dauden etxebizitzen gaineko mozioa aurkeztu du; EAJk babes ofizialeko etxebizitzen gainekoa. Hiru mozio eztabaidatuko dituzte gaur, 19:00etatik aurrera, Trintxerpeko alkateordetzan egingo duten udalbatzarrean. Hiru mozioetatik bi etxebizitza...

Real Union taldeak garaipen garrantzitsua lortu zuen Salamancaren kontra (3-1), herenegun arratsaldean Gal estadioan jokatutako Bigarren B Mailako hamalaugarren jardunaldiko partidan. Bigarren zatian erabaki zen lehia, izan ere, atsedenaldira 1-1eko em...

Mutiletan Aitor Arrietak dantzatu du hoberen; Doinu Zahar txapelketa Nagore Indakoetxeak irabazi du. Tomas Muruaren bi garaikurrek Oreretan emango dute urtebete. Aitor Arrietak irabazi zuen herenegun XXXI. Aurresku Txapelketa, eta Nagore Indakoetxeak V. Doinu Zahar Txapelketa. Bi dantzariak errenteriarrak izanik, beren jaioterrira eraman dute Muruak sortutako arrantzalea, datorren urteko txapelketa bitarte. Atarrabiako Iker Larunbe bigarrena izan zen Aurresku Txapelketan, eta azken bi urteetako txapelduna izanda, oso gutxigatik ez zuen eraman garaikurra bere jaioterrira behin betiko. Arrieta eta Larunberen arteko lehia estua izan zen oso. Tarte handiagoarekin, hirugarren postuan, Elgoibarko Aitor Asenjo sailkatu zen. Berritasuna, nesken esku V. Doinu Zahar Txapelketa zen herenegun Donibaneko kiroldegian neskek jokatu zutena, baina Pasaian jokatu den lehendabizikoa izan zen. Nesken eskutik etorri zen, beraz, aurtengo berritasun nagusia. Nagore Indakoetxea izan zen dantzan trebeena, bigarrena Izar Etxeberria oiartzuarra izan zen, eta hirugarrena, Idoia Besada antxotarra. Ereintzako harrobitik Aurtengo bi Euskadiko txapeldunak, Errenteria-Oreretako Ereintza Dantza Taldean hazitakoak dira. Nagore Indakoetxea, Ereintzako dantzaria izateaz gain, Kukai Dantza Konpainiarekin Hostoak ikuskizunean parte hartzen ari da. Hnuy Illa eta Tttakun Ttan Ttakun ikuskizunetan ere aritu da. Aitor Arrieta, berriz, Madrilen ari da dantza klasikoko ikasketak egiten. Ereintzako dantzari ohia, Kukaik dantzari gazteentzako antolatutako formazio ikastaroan ikasle izan da bi urtez. [...]

Herritarrak elkarteak besta eginen du heldu den ostiralean, abenduaren 2arekin, Pausun. Arratsaldean 1512-2012 Nafarroa Bizirik elkarteko ordezkari batek Konkistaren 500. urteurrena goiburuko hitzaldia emanen du, Posta gelan. Seiak eta erdietan hasiko da solasaldia. Eta gauean afaria izanen da Xaia ostatuan, 20:00etatik aurrera. Imuntzok eta Belokik animatuko dute afalostea musikarekin. Antolatzaileek esan dute komeni dela aldez aurretik telefonoz erreserba egitea.

VI. IrunBreak Break Txapelketarako sarrerak salgai jarri dituzte. Heldu den asteburuan egingo dute, Amaia KZn. Sarrerek 3,30 euro balio dute, eta honako lekuetan eros daitezke: Telekutxa eta Servikutxa zerbitzuetan; irun.org eta kutxa.net webguneetan; ...

Gaurko Andreak Berdintasunaren Aldeko Elkarteak bideo foruma antolatu du Nabartenean ostegunerako, abenduaren 1erako, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguneko ekitaldien barruan. Te doy mis ojos filma ikusiko dute, eta ondoren solasald...