Legegintzaldi berriko lehenengo udalbatzarra etzirako deitu du Udalak. Ezohiko batzarraldia, 19:00etan izango da, eta zazpi puntu jorratuko dituzte zinegotziek. Gai zerrenda: Zinegotzi baten kargu hartzea —Aitor Santxez Urkiak hartuko du, ekainaren 1...
Aitor Ibargurenek irabazi zuen atzo Astarloza Taldeak urtero sanpedroen atarian antolatzen duen herri triatloia. Bigarren postuan Urtzi sailkatu zen, eta hirugarren postuan, berriz, Buda. Nesketan Itziar Muñizek eta Leire Rekaldek irabazi zuten eta taldeka Amaiak, Liak eta Julenek. Igandeko bero zapak atsegina egin zuen igeriketa proba; astuna aldiz, korrikaldia eta bizikleta bira. Eguraldia gorabehera, primeran pasatu zuten parte hartzaile guztiek.
Sanjoanei lekuko hartuta, jaiak badiaren beste aldera jauzi egin eta bihar arratsean egingo du eztanda San Pedron, Bodegoiko Joxe Mari Gartziandiak suziria jaurtitzearekin batera. 1958 urteaz geroztik gobernatu du Gartziandiak Bodegoiaren barra, bere emazte Maribel Telleriarekin batera. Aurten hartu du erretiroa, eta herritarrek txupinazoan omenduko dute. Bezperan, danborrada Bihar bertan, txupinazoaren aurretik izango dira jaiei lotutako lehenbiziko ekimenak, baina gaua hurbildu ahala jai giroa handitzen joango da. Gay eta lesbianek ikurriña igoko dute plazan, eta jada gauean danborradan irtengo dira sanpedrotarrak jai giroa kalez kale barreiatzera. Ondoren musika dantzagarria izango da. Etzi ospatzen dute San Pedron patroiaren eguna. Goizean Inudeak eta Artzaiak irtengo dira eta arratsaldean pailazoak eta dantza izango dira, tradizionala aurretik eta garaikidea ondoren, gustu guztiak asetzeko. Kontzertuak asteburuan Ostegunean atseden hartuko dute San Pedron, astebururako berriz indarrak hartzeko. Hamaika ekimen daude iragarrita jaien azken txanparako, tartean kontzertuak. Bizardunak taldeak ostiralean joko du eta larunbatean Yelow Page eta Los del Gas. Egitaraua: Bihar 18:00. Haurren merienda portuko etxeetan. 18:30. Futbito eta fronteniseko finalak. 18:30. Buruhandi eta erraldoiak. 19:30. Meza Salbea. 20:00. Txupinazoa. 20:30. Gay eta Lesbianen ikurriñaren igoera Plazan. 22:00. Helduen Danborrada Gatzagatik abiatuta. 00:30. DJ Javi Xanpi. Etzi, San Pedro Eguna 09:00. Diana txistulariekin herriko kaleetan zehar. [...]
Hirugarrena ere egin dute. Mikelazulo kultur elkarteak antolatutako Eztena antzerki jaialdia atzo bukatu zen Erregea eta bufoia banketea-rekin, eta antolatzaileak pozik agertu dira: “Oso harreman ederra izan dugu artistekin, etorri diren lanak os...
Euskararen kale erabileraren neurketa egingo dute udazken honetan berriz. Duela hiru urte egin zuen azken ikerketa Soziolinguistika Klusterrak Oiartzunen, eta aurten ere eurak arduratuko dira ikerketa egiteaz. Aiora Perez de San Roman alkateak eta Jaime Altuna Soziolinguistika Klusterreko lehendakariak sinatu dute hitzarmena. Azkeneko aldiz 2008an egin zen Oiartzungo kale erabileraren neurketa. Orduko hartan, herria hiru eremutan banatu zuten ikerketa egiteko eta kale erabilera %62koa izan zen. Hau da, kaleko hamar elkarrizketatik sei ziren euskaraz. Kale erabilera neurtuz, Oiartzunen euskararen erabileran dagoen errealitatea jakin daiteke eta baita hiztunen joerak zeintzuk diren. Hori jakitea, Udalaren euskara politikaren ildoak zehazteko eta fintzeko baliagarria da. 2005ean kezka sortu zen euskararen kale erabilera puntu batzuk jaitsi zelako. 2008an berriz ere 2001eko tasetara igo zen euskararen kale erabilera. Hala ere, joerak zeintzuk diren ikusteko ezinbestekoa da zenbait urtetan neurketak egitea eta horietatik ateratako ondorioak aztertzea. 1989an egin zuten lehenengo kale erabilera neurketa Euskal Herrian. Oiartzunen ordutik egin dira neurketak. Hala, bilakaera nolakoa izan den jakin daiteke. Aurten zazpigarren aldiz neurtuko dute euskararen erabilera.
Arte Ederrak ikasten ari diren ikasleen erakusketaren azken astea izango da honakoa Modotti Tailerrean. Guztira hamaika ikasleen lanak jarri dituzte ikusgai, hemeretzi eta hogei urte bitarteko artisten lanak hain zuzen ere. Lanak espezialitate askotak...
Albaola, Itsas Mendi eta Eguzki elkarteek Jaizkibel mendiaren etorkizunaren gaineko hitzaldia antolatu dute ostegunerako (hilak 30). Lezoko ingurumen teknikari Leire Betetak emango du hitzaldia, Donibaneko Victor Hugo etxean, 19:30ean. Natura 2000 Sare...
Antxoko anbulatorio berria Luzuriagan eraiki bitartean, Biteri plazan behin behinean jartzeko asmoa zabaldu izan da orain baino lehen. Bada, behin behineko anbulatorioaren kokapenaren gainean herritarrak informatzeko helburuz, bilera informatiboa dei...
Bero-bero joan dira aurten sanjoanak. Eguraldiak nola, hala erantzun dute herritarrek festetan. Ostegunean abiatu ziren festak, Iker Torresek eta Maialen Fernandezek botatako txupinarekin. Betiko legez, jaien hasieran, Mikeletea eta Iñudea lagunduta haurrek Agurra dantzatu zuten. Jada gauean, eta bertso poteoaren ondoren, suaren bueltan piztu zen giroa, herritarrek Agurra dantzatu bitartean. San Joan Egunean, berriz, haurren danborradarekin esnatu zen barrutia eta arratsaldean, musean aritu ziren helduak, eta sokamuturrean gazteenak. Larunbatean, berriz, emakumeen arrauna izan zen protagonista nagusia.
elkarretaratzea egin dute bateragune auzia dela eta
Arte beka eskuratzeko interesa dutenek, bihar dute azken eguna eskaera Biztanlearen Arreta Zerbitzuan aurkezteko. Bekak eskatu ahal izateko, ezinbestekoa da Hondarribiko Udaletik azken bost urteetan jarduera horretarako bekarik jaso ez izana, eta gaine...
Bateragune auzia hasi da Espainiako Auzitegi Nazionalean