Bodegoiko Joxe Mari Gartziandiak botako du bihar sanpedroetako txupina
Sanjoanei lekuko hartuta, jaiak badiaren beste aldera jauzi egin eta bihar arratsean egingo du eztanda San Pedron, Bodegoiko Joxe Mari Gartziandiak suziria jaurtitzearekin batera. 1958 urteaz geroztik gobernatu du Gartziandiak Bodegoiaren barra, bere emazte Maribel Telleriarekin batera. Aurten hartu du erretiroa, eta herritarrek txupinazoan omenduko dute. Bezperan, danborrada Bihar bertan, txupinazoaren aurretik izango dira jaiei lotutako lehenbiziko ekimenak, baina gaua hurbildu ahala jai giroa handitzen joango da. Gay eta lesbianek ikurriña igoko dute plazan, eta jada gauean danborradan irtengo dira sanpedrotarrak jai giroa kalez kale barreiatzera. Ondoren musika dantzagarria izango da. Etzi ospatzen dute San Pedron patroiaren eguna. Goizean Inudeak eta Artzaiak irtengo dira eta arratsaldean pailazoak eta dantza izango dira, tradizionala aurretik eta garaikidea ondoren, gustu guztiak asetzeko. Kontzertuak asteburuan Ostegunean atseden hartuko dute San Pedron, astebururako berriz indarrak hartzeko. Hamaika ekimen daude iragarrita jaien azken txanparako, tartean kontzertuak. Bizardunak taldeak ostiralean joko du eta larunbatean Yelow Page eta Los del Gas. Egitaraua: Bihar 18:00. Haurren merienda portuko etxeetan. 18:30. Futbito eta fronteniseko finalak. 18:30. Buruhandi eta erraldoiak. 19:30. Meza Salbea. 20:00. Txupinazoa. 20:30. Gay eta Lesbianen ikurriñaren igoera Plazan. 22:00. Helduen Danborrada Gatzagatik abiatuta. 00:30. DJ Javi Xanpi. Etzi, San Pedro Eguna 09:00. Diana txistulariekin herriko kaleetan zehar. [...]
Sanjoanei lekuko hartuta, jaiak badiaren beste aldera jauzi egin eta bihar arratsean egingo du eztanda San Pedron, Bodegoiko Joxe Mari Gartziandiak suziria jaurtitzearekin batera. 1958 urteaz geroztik gobernatu du Gartziandiak Bodegoiaren barra, bere emazte Maribel Telleriarekin batera. Aurten hartu du erretiroa, eta herritarrek txupinazoan omenduko dute.
Bezperan, danborrada
Bihar bertan, txupinazoaren aurretik izango dira jaiei lotutako lehenbiziko ekimenak, baina gaua hurbildu ahala jai giroa handitzen joango da. Gay eta lesbianek ikurriña igoko dute plazan, eta jada gauean danborradan irtengo dira sanpedrotarrak jai giroa kalez kale barreiatzera. Ondoren musika dantzagarria izango da.
Etzi ospatzen dute San Pedron patroiaren eguna. Goizean Inudeak eta Artzaiak irtengo dira eta arratsaldean pailazoak eta dantza izango dira, tradizionala aurretik eta garaikidea ondoren, gustu guztiak asetzeko.
Kontzertuak asteburuan
Ostegunean atseden hartuko dute San Pedron, astebururako berriz indarrak hartzeko. Hamaika ekimen daude iragarrita jaien azken txanparako, tartean kontzertuak. Bizardunak taldeak ostiralean joko du eta larunbatean Yelow Page eta Los del Gas.
Egitaraua:
Bihar
18:00. Haurren merienda portuko etxeetan.
18:30. Futbito eta fronteniseko finalak.
18:30. Buruhandi eta erraldoiak.
19:30. Meza Salbea.
20:00. Txupinazoa.
20:30. Gay eta Lesbianen ikurriñaren igoera Plazan.
22:00. Helduen Danborrada Gatzagatik abiatuta.
00:30. DJ Javi Xanpi.
Etzi, San Pedro Eguna
09:00. Diana txistulariekin herriko kaleetan zehar.
11:00. Meza Licinio Reffife.
11:30. Haurren iñude eta artzaiak.
17:30. Hipo eta Tomax: Dinbi-Danba antzezlana Herriko Plazan.
19:00. Fandango eta Arin-Arin txapelketa profesionala pilotalekuan.
21:00. Txasis dantza taldearen ikuskizuna frontoian.
Ostiralean
12:00. Salbio- Dorrea futbol partida.
14:00. Haurren Bazkaria Piña Elkartean
15:30. Puzgarriak, karsak eta zezen mekanikoa Frontoian.
19:00. Apar festa Frontoian
19:00. Bertso-triki poteoa.
21:30. Herri afaria Torrean.. Ondoren, Joseba Irazoki.
00:00. Bizardunaketa ondoren DJ Javi P3Z +
05:00. Txokolate jatea Piñan.
Larunbata
08:00. Arraitxiki arrantza lehiaketa torreatzen.
10:00. Txaranga Porrusalda.
12:00. PalaGoma txapelketa finala Frontoain
12:00. Lasterketa FrontoianTratu ona nahi dut: pasa hitza
12:30. Paella txapelketa Frontoian.
13:00. Arraitxiki arrantza lehiaketako sari banaketa torreatzen
14:00. Koadrilen arteko bazkaria Frontoian
14:00. Presoen aldeko bazkaria Antxeta Elkartean.
17:00. Koadrilen arteko jokoak frontoian.
18:00. Buruhandi eta erraldoiak
19:00. Sokamuturra txotoekin Frontoian.
20:00. Presoen aldeko enkartelada
21:00. Torreko Afaria.
00:00. Yelow Page eta Los del Gas.
Igandea
12:00. Helduen iñude eta artzaiak.
14:00. Erretiratuen bazkaria.
18:30. Txikien danborrada.
20:00. Sardin jatea frontoian.
20:00. Erromeria Modestoren eskutik Frontoian.
23:00. Zezensuzkoa.
18:00 | Buruhaundi eta eraldoiak |
19:00 | Sokamuturra txotoekin Frontoian |
20:00 | Presoen aldeko enkartelada |
21:00 | Torreko Afaria |
00:00 | Kontzertua: YELOW PAGE |
ondoren | Kontzertua: LOS DEL GAS |