Legegintzaldi berriko lehenengo plenoa etzi egingo dute
Legegintzaldi berriko lehenengo udalbatzarra etzirako deitu du Udalak. Ezohiko batzarraldia, 19:00etan izango da, eta zazpi puntu jorratuko dituzte zinegotziek. Gai zerrenda: Zinegotzi baten kargu hartzea —Aitor Santxez Urkiak hartuko du, ekainaren 1...
Legegintzaldi berriko lehenengo udalbatzarra etzirako deitu du Udalak. Ezohiko batzarraldia, 19:00etan izango da, eta zazpi puntu jorratuko dituzte zinegotziek.
Gai zerrenda: Zinegotzi baten kargu hartzea —Aitor Santxez Urkiak hartuko du, ekainaren 11n ez zen izan udalbatzarrean—; Aurreko batzarraldiko aktaren onarpena; Udal Osoaren batzarraldien maiztasuna; Batzorde iraunkor informatiboen eraketa eta osaketa; Erakunde partaidetza anitzeko Udalbatzaren ordezkarien izendapena; Alkateordeak, Gobernu-Batzordekideak eta Batzorde informatiboen lehendakariak izendatzeari buruzko alkate andrean ebazpenak ezagutaraztea; Zenbait karguren arduraldia eta ordainsariak.