Erakusketaren laugarren eta azken astea ireki du Gu Geu taldeak
Arte Ederrak ikasten ari diren ikasleen erakusketaren azken astea izango da honakoa Modotti Tailerrean. Guztira hamaika ikasleen lanak jarri dituzte ikusgai, hemeretzi eta hogei urte bitarteko artisten lanak hain zuzen ere. Lanak espezialitate askotak...
Arte Ederrak ikasten ari diren ikasleen erakusketaren azken astea izango da honakoa Modotti Tailerrean. Guztira hamaika ikasleen lanak jarri dituzte ikusgai, hemeretzi eta hogei urte bitarteko artisten lanak hain zuzen ere. Lanak espezialitate askotakoak dira: bideoa, pintura, ilustrazioa, eskultura, instalazioa eta argazkiak.
Gu Geu erakusketa ostegun arte izango da, izan ere, lan ezberdinak aste betez ikusteko aukera eskaini dute, eta aste honetan laugarren astea beteko du erakusketak. Lehenengo astean, Asier Bilbao Bilbao, Eneas Ribelles Ortiz eta Jon Saez Amorrortu ikasleen lanak izan ziren, bigarren astean, Dani Azpitarte eta Telmo Basterretxea Seijoo, eta hirugarrenean, Ane Rodriguez Zaitegi, Maider Montalban eta Matxalen Oñate Espartza.
Hiru modalitate berri
Erakusketaren aste honetan azken hiru artisten lanak izango dira ikusgai: Jone Gonzalez Benedicto (eskultura), Josu Ximun Bilellabeitia Uriarte (argazkiak) eta Peio Ureta Ofizialdegi (ilustrazioa eta eskultura). Erakusketa lanegunetan 17:30etik 20:00etara irekitzen dute eta larunbat eta jai egunetan 11:00etatik 14:00etara.