‘Erregea eta bufoia banketea’-rekin amaitu da Eztena
Hirugarrena ere egin dute. Mikelazulo kultur elkarteak antolatutako Eztena antzerki jaialdia atzo bukatu zen Erregea eta bufoia banketea-rekin, eta antolatzaileak pozik agertu dira: “Oso harreman ederra izan dugu artistekin, etorri diren lanak os...
Hirugarrena ere egin dute. Mikelazulo kultur elkarteak antolatutako Eztena antzerki jaialdia atzo bukatu zen Erregea eta bufoia banketea-rekin, eta antolatzaileak pozik agertu dira: “Oso harreman ederra izan dugu artistekin, etorri diren lanak oso politak izan dira, eta publikoak erantzun du”, adierazi du Ainara Gurrutxaga antolatzaileak.
Ostiraleko Piezak ekimena nabarmendu du Gurrutxagak, sortzear dauden lanei ematen dieten garrantziarengatik. Bertan “proposamen interesgarriak” ikusi zituztela gaineratu du, eta horrek euskal antzerkiak etorkizuna duela erakusten duela.
Azken eguna ere “ederra” izan zela esan du, goizeko sortzaileen tertuliarekin eta eguerdian Ander Lipus, Sustrai Colina eta Unai Elizasurekin egindako bazkariarekin. 70 lagun elkartu ziren.