Epaiketa politikoekin amaitzeko eskatu dute
elkarretaratzea egin dute bateragune auzia dela eta
Bateragune auziaren epaiketa hasi dela eta elkarretaratzea egin dute eguerdian Herriko Enparantzan. Orereta-Errenteriako Bilduk deituta eta “Eskubide zibil eta politikoen alde. Epaiketa politikorik ez” lemapean berrogeita hamar bat lagun elkartu dira udaletxe aurrean auzipetutako Sonia Jacinto oreretarra eta ezker abertzaleko beste zazpi kideei elkartasuna adierazteko eta guztien absoluzioa eskatzeko. Orereta-Errenteriako bilduk egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatu die herritarrei.