Euskadiko Federazio Kopako bigarren partida jokatuko dute asteburuan OKE Oiartzun Kirol Elkarteko neskek. Aurreko partida Athleticen kontra 0-1 galdu ondoren, Gasteiz Cup taldeari irabaztera aterako dira Mikel Salegiren neskak. Partida etzi jokatuko du...
Palako Herriarteko Txapelketa asteburuan hasiko da, eta bertan parte hartuko dute Txosteko pilotariek. Oiartzungo taldeak bihar jokatuko du lehenengo partida, Ordiziaren kontra, Ordizin. 19:00tan hasiko da larruzko paletako partida, eta ondoren pala mo...
Lepo bete zuen Bilduk Errenteria Hiria Kulturguneko areto nagusia herenegun. Ikusmin handia sortu du koalizioak eta herritarrek hala erantzun zuten. Ateak ireki baino lehenago ilara ederrak zeuden kanpoaldean. Orain arte Oarsoaldean eta Bidasoan egin duten ekitaldi politikorik jendetsuena izan zen. Aurkezpen bideoa egin ondoren, arratsaldeko lehen hizlaria igo zen oholtzara: Carlos Garaikoetxea lehendakari ohia. Horrelako egoeretan ohituta dagoela erakutsi zuen Eusko Alkartasunaren sortzaileak. Bere ondoren, Martin Garitano Aldundiko zerrendaburua igo zen, eta Telesforo Monzonek aldarrikatzen zuen abertzaleen arteko batasuna gogoratu zuen. Azkenik, herriko beste hautagaiak lagun zituela, Julen Mendoza alkategaia igo zen atrilera. Etxean jokatzen zuen eta nabaritu zen. Errenteriako Udalerako proposamenak aurkeztu zituen eta, batez ere, ilusioa sortu zuen bildutakoen artean.
Lander Garro. Errenteria-Orereta. Demokraziaren ustezko bertuteen artean, beti aipatzen da alternantzia, hau da, agintarien arteko txandaketa. Orain zu, orain ni, guztiok demokrazia zale bagara. Egia da, bai, herriaren agintean oinarritzen den sistema honetan, itsusi samarra dela beti berberek agintzea. Ustel usaina hartzen dute erakundeek, ezinbestean. Gure herrian horixe gertatzen da aspalditik. Esan genezakeen gure udala lokaztuta dagoela guztiz, baina are larriagoa da, zinez ez baitakigu gure udala nola dagoen, lokatzez edo lastoz beteta, horrenbeste urte baitira inork ez duela etxe horretan burua sartu, ez bada agintean 28 daramatzatenek. Udala herriaren erdi aldean eraikitako gaztelu zaharra da, zeinak ezer ez dakien gazteluaren kanpoaldean gertatzen denaz. Erreinu itxura hartu du, bere giltzarrapo eta guzti. Zer gertatzen da han barruan: auskalo. Ez naiz bestelako gauzen balantzea egiten hasiko, ez du merezi. Zer eman digu udal honek? Zergak ordaintzeko agindua, besterik ez. Horretan iaioak eta azkarrak dira. Nekez ahaztuko ditugu San Tomas Feriari emandako 300 euro haiek, ‘laguntza’ omen zirenak, edota Madalen Jaietan musika (lau egunetako) kontzertuak antolatzeko ematen dituzten 6.000 euroak ere. Euskal Herria den maparen barruan, ezerezean galduta dagoen herria da geurea, inorentzat inolako erakargarritasunik ez duena, xarma oro bidean ahaztu duena, hesituta, mutututa, ezgauz, urri, ertain, kolorge dagoena. Udalaren errua ote [...]
Aurten haurrak bakarrik ez, gurasoak ere izango dira protagonista Euskaldarrak elkarteak Hezkuntza Sailarekin elkarlanean antolatzen dituen II. Eskola Gastronomia Jardunaldietan. Izan ere, gurasoei eta, oro har, herritar guztiei zuzendutako hitzaldi ba...
Bihar Getarian eta etzi Donibane Lohizunen. Hortxe Trainerilla Ligaren barruko datozen bi hitzorduak. Biharko Getariako estropada 16:30ean da eta 11:30ean, etzikoa. Oarso Bidasotik, San Pedro, San Juan, Hibaika, Illunbe eta Hondarribi izango dira lehian.
Gipuzkoako Bigarren Mailan aritzen den Oiartzunek, pasa den asteburuan jokatu behar zuen Tecnun taldearen kontra. Partida bertan behera geratu zen, ordea, eta astean zehar jokatu dute. Oiartzuarrak gailendu ziren partidan: 0-3 irabazi zioten Tecnun tal...
Hileko hirugarren igandean bigarren eskuko azoka izaten da, eta igande honetan ere ez du hutsik egingo. Ohi bezala, hainbat produktu erosteko aukera izango da Xabier Olaskoaga plazan: arropa, jostailuak, liburuak, dekoratzeko elementuak eta baita antig...
Hiru partida falta zaizkie Ohorezko Erregionaleko futbolariei denboraldia bukatzeko: asteburu honetakoa, datorrenekoa, eta maiatzaren azkenekoa.Hasteko, asteburu honetakoa Rotetaren kontra jokatuko dute OKE Oiartzun Kirol Elkarteko mutilek. 17:30ean du...
Hauteskunde ekitaldia egin du gaur goizean Irungo EAJk Pio XII plazan. Bertan, Xabier Iridoy zerrendaburuak bere sutez Udalean euskara politikak nolakoa izan behar duen azaldu du. Hala, Iridoyren arabera, “euskararen etorkizuneko erronka bere era...
Pello Gonzalez Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko Hamaikabaten hautagaia Trintxerpera hurbildu da gaur goizean garraio azpiegiturak defendatzeko, “Gipuzkoako enpresen lehiakortasuna hobetzeko eta lanpostuak mantendu eta kalitatezko enpleguaren sortzea bermatzeko beharrezko zerbait delako”. Aldi berean, Hamaikabateko buruak Pasaiako portuaren jarduera defendatu du, 3.600 lanpostu sortzen dituelako eta Gipuzkoako barne produktu gordinaren %1,63a suposatzen duelako jarduera horrek. Horrela, Gonzalez Pasaiako badiaren biziberritze integralaren alde agertu da eta portuaren merkataritza jarduera badiaren kanpoaldera lekualdatzearen alde, beti ere kokaleku berriak legeak eska ditzakeen ingurumen zehaztapen guztiak bete beharko dituela azpimarratuz. “Merkataritza jarduerak badian tokirik ez duela eta jarduera hori iraunarazteak pasaitarrek kalitatezko bizi baldintzak izatea eragozten duela uste dugu, eta aldi berean, ezin diogu portuaren jarduerari uko egin; 3.600 lanpostu eta BPGren %1,63a jokoan daude”.
La Herrera Herrira Batzordeak herritarren laguntzarekin gune horretarako landu duen proposamenaren alde sinadurak bilduko ditu etzi (hilak 15) Santiago plazan, 11:00etatik aurrera. Ikus-entzunezko bat ere proiektatuko dute.