Ehunka lagun, Bilduren alde
Lepo bete zuen Bilduk Errenteria Hiria Kulturguneko areto nagusia herenegun. Ikusmin handia sortu du koalizioak eta herritarrek hala erantzun zuten. Ateak ireki baino lehenago ilara ederrak zeuden kanpoaldean. Orain arte Oarsoaldean eta Bidasoan egin duten ekitaldi politikorik jendetsuena izan zen. Aurkezpen bideoa egin ondoren, arratsaldeko lehen hizlaria igo zen oholtzara: Carlos Garaikoetxea lehendakari ohia. Horrelako egoeretan ohituta dagoela erakutsi zuen Eusko Alkartasunaren sortzaileak. Bere ondoren, Martin Garitano Aldundiko zerrendaburua igo zen, eta Telesforo Monzonek aldarrikatzen zuen abertzaleen arteko batasuna gogoratu zuen. Azkenik, herriko beste hautagaiak lagun zituela, Julen Mendoza alkategaia igo zen atrilera. Etxean jokatzen zuen eta nabaritu zen. Errenteriako Udalerako proposamenak aurkeztu zituen eta, batez ere, ilusioa sortu zuen bildutakoen artean.
Lepo bete zuen Bilduk Errenteria Hiria Kulturguneko areto nagusia herenegun. Ikusmin handia sortu du koalizioak eta herritarrek hala erantzun zuten. Ateak ireki baino lehenago ilara ederrak zeuden kanpoaldean. Orain arte Oarsoaldean eta Bidasoan egin duten ekitaldi politikorik jendetsuena izan zen.
Aurkezpen bideoa egin ondoren, arratsaldeko lehen hizlaria igo zen oholtzara: Carlos Garaikoetxea lehendakari ohia. Horrelako egoeretan ohituta dagoela erakutsi zuen Eusko Alkartasunaren sortzaileak. Bere ondoren, Martin Garitano Aldundiko zerrendaburua igo zen, eta Telesforo Monzonek aldarrikatzen zuen abertzaleen arteko batasuna gogoratu zuen. Azkenik, herriko beste hautagaiak lagun zituela, Julen Mendoza alkategaia igo zen atrilera. Etxean jokatzen zuen eta nabaritu zen. Errenteriako Udalerako proposamenak aurkeztu zituen eta, batez ere, ilusioa sortu zuen bildutakoen artean.