Bigarren eskuko azoka, igandean
Hileko hirugarren igandean bigarren eskuko azoka izaten da, eta igande honetan ere ez du hutsik egingo. Ohi bezala, hainbat produktu erosteko aukera izango da Xabier Olaskoaga plazan: arropa, jostailuak, liburuak, dekoratzeko elementuak eta baita antig...
Hileko hirugarren igandean bigarren eskuko azoka izaten da, eta igande honetan ere ez du hutsik egingo. Ohi bezala, hainbat produktu erosteko aukera izango da Xabier Olaskoaga plazan: arropa, jostailuak, liburuak, dekoratzeko elementuak eta baita antigoaleko produktuak ere bildumak egiten dituztenentzat. Herritar guztiak parte hartzera gonbidatu dituzte.