Asteburuan hasiko da Txost Herriarteko Pala Txapelketa jokatzen
Palako Herriarteko Txapelketa asteburuan hasiko da, eta bertan parte hartuko dute Txosteko pilotariek. Oiartzungo taldeak bihar jokatuko du lehenengo partida, Ordiziaren kontra, Ordizin. 19:00tan hasiko da larruzko paletako partida, eta ondoren pala mo...
Palako Herriarteko Txapelketa asteburuan hasiko da, eta bertan parte hartuko dute Txosteko pilotariek. Oiartzungo taldeak bihar jokatuko du lehenengo partida, Ordiziaren kontra, Ordizin. 19:00tan hasiko da larruzko paletako partida, eta ondoren pala motzekoa jokatuko dute.
Datorren asteburuan, berriz, Madalensoron jokatuko dituzte partidak. Partida horietatik gehien irabazten dituena pasatuko da aurrera.
Eta aurrera pasatzen den taldeak (Oiartzunek edo Ordiziak), bihar jokatuko den Olaberria-Errenteria —Fanderian, 19:30ean— norgehiagokan irabazle irteten denaren aurka jokatuko du.
Txostetik, herritarrak animatu dituzte frontoira gerturatzera, “herriartekoa lehiaketa oso berezia eta herrikoia delako”.